Zu Harria zara; harri horren gainean eraikiko dut Nik nire Eliza

Ratzinger kardinala da Aita Santu berria, eta Benedikto XVI.a deituko da

Azken berriak

Joan Paulo II.aren hurbileko laguntzailea, Benedikto XVI. izango da. San Petri basilikak bildu diren milaka fededunek pozez eta asko elkarri besarkatuz hartu dute albistea. Jorge Arturo Medina Estevez diakonoen denako txiletarrak "Habemus papam" berbak esan dituenean une hunkigarriak izan dira.

Aita Santu berriak, Fedearen Kongregazioaren Burua zenean, Nafarroako Unibertsitateko Honoris Causa doktoretza jaso zuen 1998an. Hiru egun eman zituen Iruñean urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra, eta Unibertsitatea sakonki ezagutzeko aukera izan zuen.

Aita Santuaren aldeko otoitzak

Zu Harria zara; harri horren gainean eraikiko dut Nik nire Eliza; eta heriotzaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zuri emango dizkizut zeruetako erreinuaren giltzak (Mt 16, 18-19).

Jainko Jauna, guganako duzun arduraz San Pedroren gainean eraiki zenuen Eliza, bera beste apostoluen buru ezarriz; begira bihotz onez Benedikto gure Aita Santuari; eta San Pedroren ondorengo ezarri duzun ezkero, emaiozu zeure grazia, zure herriarentzat fede bakarraren eta batasunaren agiriko iturburu eta oinarri izan dadin.

Fededun guztien artzain eta gidari zaren Jainkoa, begi onez begira zure Elizaren artzain jarri duzun Benedikto zure zerbitzariari; hitzez eta egitez lagun diezaiola bere gain daukan artaldeari, berarekin batean betiko bizitzara iritsi dadin.

Jauna, zaindu zeure babespean zure Eliza santua eta artzain eman diozun Benedikto gure Aita Santua. Jesukristo. Jesusek galdetu zion Pedrori: Joanen seme Simon, hauek baiño gehiago maite al nauzu? Pedrok erantzun: Jauna, Zuk dena dakizu, Zuk ba dakizu maite zaitudala (Jn 21, 15. 17).

Unibertsitatearen Aula Magnan

Apalik eskatzen dizugu, Jauna: sendo ezazu batasunean eta maitasunean zure Eliza, eta zaindu ezazu eta salbatu artzain eman diozun Benedikto zure zerbitzaria, baita bere gain daukan artaldea ere.

Jainko Jauna, Pedro dohatsuaren ondorengoen artean, Benedikto zure zerbitzaria aukeratu duzu artalde guztiaren artzain; begi onez begira otoitzean ari den zure herriari, eta egizu, lurrean Kristoren ordezko denak sendo ditzala bere senideak eta Eliza osoa harekin bat izan dadila batasun, maitasun eta bakezko lokarriz, gero guztiek Zugan, arimen artzain Horrengan, betiereko egia eta bizia iritsi dezaten.