Valentzia Aita Santuaren etorreraldirako prestatzen ari da

2.300 bonluntario baino gehiago erregistratu dira Aita Santuak Familien Topaketa Mundialerako egin duen deialdian

Azken berriak

AVANeko erakundekoek adierazi dutenez, boluntarioen artean badaude ikasleak, senar-emazteak, etxeko andreak, medikuak, psikologoak ekonomistak, etab., bai Valentziakoak, bai munduko beste herrialdetakoak. Hauen adina 16 eta 70 urteen artean dago. Espainia ondotik boluntario gehienak Brasil, Peru, Argentina, Italia, Mexiko eta AEBetakoak dira.

Erregistratu diren azkenengoak Kongoko Errepublika Demokratikoko hogei pertsona dira, Kameruneko beste horrenbeste, eta Mazedoniako beste hogeita hamar.

Joan den asteburuan boluntario askoren selekzioa egin zen, batzuk itzultzaileen zerbitzuan lan egiteko eskaini dira, hauen artean badaude bi gazte txinoa eta grekora dakitenak.

Selekzioa bukatu ordurako adieraziko dira boluntario bakoitzaren eginbeharrak. Hauen artean partaideen laguntza eta harrera ematea garraiobideetako geltokietan dago; informazioa ematea hiri osoan jarriko diren postuetan, prentsako bulegoan lan egitea; itzulpen eta interpretazio zerbitzuak, baita autoritateen eta taldeen laguntza eta koordinazioa.

Hiri horretako familia eta familia ugaritsuen elkarteak (AVAFAM) erromesen harrera etxeetan bultzatzen ari da. Horretarako, 1500 familia dituen elkarte hori hasi da galdetzen zenbat egongo liratekeen prest erromesak beren etxeetan hartzeko.

Familien Topaketa Mundiala hiru urtero ospatzen da familia den dohaina Jainkoari eskertzeko. Bost kontinentetako milaka famili biltzen ditu bere baitan, elkarrekin otoiz eta hitz egiteko, ikasteko, konpartitzeko, eta famili kristauak duen garrantzian sakontzeko.

“Gizartearen etorkizuna familian sortzen da” adierazi zuen Joan Paulo II.nak topaketa hauek sortu zituenean.

Joan Paulo II.nak erabaki zuen datorren topaketa Valentzian 2006ko uztailean ospatzea, duela gutxi Benedikto XVI.ak berretsi duen bezala.