Txindokiko kideek beren oporrak mutiko gaixotuekin partitzen dituzte

Hara iritsi eta gogorrarena egiten saiatzen haiz, bihotza ukituko ez balik bezala. Hik lagunduko duan mutikoaren izena esaten diatenean, eta hire edade duela konturatzen haizenean, heure buruari galderak egiten hasten haiz

Giza jarduerak

Aste Santuko oporretan, Donostiako Txindoki elkarteko hogei bat mutil Fatima 2006 Nazioarteko Meeting delakoan hartu dute parte. Mila mutil baino gehiago biltzen dira urtero topaketa honetan, 14 eta 17 artekoak, kirola eta solidariotasuna uztartzen dituen kanpamentuan parte hartu asmoz, Fatiman (Portugal). 

Kanpamentuaren egitura oso xaloa da eta era askotakoa. Kirol norgehiagokak jokatzen diren bitartean, kultur eta zine lehiaketak antolatzen dira, inork aspertzerik izan ez dezan. Alberto Barrerak – topaketaren antolatzaileak – aurtengo edizioaz dio: “Urtetik urtera jende gehiago dator talde bakoitzean, eta beste hirietako elkarteak gehitzen dira ere. Mila partaideen kopurua gainditu dugu aurten, eta Iruña eta Ciudad Real hirietako jendea etorri da, lehenbizikoz”. 

Zergatik du horrenbesteko arrakasta Fatimako txapelketa batek, izanik Fatima erakarpen turistiko handirik ez duen lekua? Hona zer dioen 14 urte dituen Asisek: “Hasiera batean nik ez nuen etortzeko gogorik, ez bainaiz oso kirolari, baina lehenago egonak zirenek sinestarazi zidaten merezi zuela, eta egia da. Gogokoena? Bada, kirola ez, partida guztiak galdu ditugu eta. Hoberena kultur lehiaketa izan da, eta Joan Paulo IIri egindako ikustaldia. Joan Paulo IIa da aurreko Aita Santuak zabaldu zuen erakunde bat, Portugalera etorritako batean. Ehun batzuk minusbaliatu fisiko eta psikiko bizi dira bertan profesional batzuen zaintzapean. Egunero joaten dira Meetingeko zenbait boluntario-talde, lagunartean egoteko eta beraiek dituzten – hausnarketarik gabe berenak eduki ere - gauza on guztiak balora ditzaten. 

Luisek 15 urte ditu eta Rafak 16. Beste lagun batzuek konbentziturik joan ziren ere meetingera, baina ez zeukaten batere garbi gaixoak zaintzera joatearena. “Esan zidanean begirale batek egun hartan niri zegokidala gaixoak zaintzera joatea, nahi izanez gero, oso gaizki hartu nian. Aitzakiarik ez neukaan; besterik gabe, gogorik ez nian, eta ez nintzela joango ezan nioan”. “Egia duk” dio Luisek, “Rafarekin mahaian nengoan eta gogorik ez neukaanez hasiera batean ez nintzela joango esan nian. Hortik pixka batera, gainerakoak alde egiten hasiak zituanean, gure bisitaren zain zeudeanengan pentsatuz esan nian Rafari: “Aizak Rafa, ez gaitezkek horren koldar izan”. Pentsatzeari utzi egin genioan eta berotu egin gintuan”. 

Iñakik, taldeko koordinatzaileak, ikustaldi hauen zergatia azaltzen digu: “Hau da mutikoei gehien kostatzen zaien gauzetako bat; baina, gainontzeko guztian bezala, beren artean ahoz aho igarotzea da hoberena. Lehenbiziko egunean batzuen batzuk doaz, gurpiletako aulkietan dauden haur batzuk ateratzen dituzte ibilaldi bat ematera, jolasak egiten dituzte eta belarrietarainoko irribarre batekin itzultzen dira. Gainerako mutikoei kontatzen diete eta azkenean denek joan nahi dute”. 

Baina ez dira denak hain pozik bueltatzen. Anderrek, 15 urte, bizi zuena kontatzen digu: “Hara iritsi, jende hori guztiak inguratzen hau, gogorrarena egiten saiatzen haiz, bihotza ukituko ez balik bezala. Hik lagunduko duan mutikoaren izena esaten diatenean, eta hire edade duela konturatzen haizenean, heure buruari galderak egiten hasten haiz. Jota itzuli nintzen ni aterpera; baina pozik asko bueltatuko nindukek hara berriro. Gogoan erabili diat gauza asko eta nahi nikek Donostiako nire adiskide batzuk horrelako bisitetara joatea, heure baloreen eskala aldatu egiten baitiate eta larritzat jotzen dituan arazoak hainbesterako ez direla konturatzen haiz”. 

Topaketa bukatutakoan, lehen aldiz joandakoek ezagutzen dute honezkero zergatik den “Fatimako sindromea”. Ez dute etxera eramaten eskuratutako eskubaloiko eta kultur lehiaketako sari nagusiak bakarrik; badaukate zer kontatu asko eta adiskide berri franko ere”.