Trebatzeko ikasketak New York-en

Unibertsitateko zenbait ikasle eta irakasle ohiak, New York-en burutzen dituzten zeregin profesionalak azaldu zituzten

Azken berriak

Bi astetan zehar, aukera izan dute publizitateko BBDO bezalako zenbait agentzia bisitatzeko; agentzia horrek, besteak beste, Pepsi, General Electric edo hiriaren sustapen turistikoa bezalako kontuak ditu; baita, aldizkariak argitaratzen dituzten enpresak, Condé-Nast adibidez, 23 aldizkari argitaratzen dituena, besteak beste Vogue eta Traveler; MNN: Manhattan Neigborhood Network, Manhattan-eko bertako telebista, biztanleen artean ospe handikoa, eta baita bertan bizi diren latinoentzat espresuki pentsatu diren zenbait komunikabide ere.

Unibertsitateko zenbait irakaslek, gaur egun New York-en lanean arituak, beren burua eskaini dute, burutzen dituzten zeregin profesionalak azaltzeko. IME (Institute of Media and Entertainment), NBE-ren Inmigrazio Saileko komunikazioaren kudeatzea edo Winglatino publizitateko agentzian egindako lana izan dira jardunaldi horietako edukien arteko zenbait.

Jardunaldi hauek oso onuragarriak izan dira Kazetaritza, Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko ikasleontzat. Izan ere, Noemí González-Bilbao, NBE-n lan egiten duen Nafarroako Unibertsitateko ikasle ohiaren jardunaldiak ikuspegi zabalak aurkeztu baitzizkien euroi praktikak, izango zuten lanbideen ateak irekiko dizkienak alegia, ondo aukeratzeko.

Guggenheim Museoa

Cristina Zurutuzak, komunikabide eta terrorismoari buruzko bere tesian lanean diharduenak, 11-S atentatuarekin zerikusian dagoen informazioa nola egin zenari buruzko zenbait alderdi azaldu zizkien. Ikasleek aukera izan zuten, baita ere, Ground Zero, Dorre Bikiak kokatzen zireneko lekua alegia, bisitatu egiteko.

Hango egonaldia osatu egin dute Metropolitan Museum, MOMA edo New York Hiriko Museora bisitaldi kulturalak eginaz. Baita, Empire State bisitatu, Chinatown-etik paseatu edo Little Italy-ko edertasuna begietsi egin zuten. Boston-en Harvar-eko Unibertsitatearen egoitza bisitatu zuten eta, egonaldia amaitzeko, Niagara-ko ur-turrustak ikustera joan ziren.