Tecnun eta ISSAko ikasle taldeek sari bana jaso zuten

300 euskal ikaslek hartu zuten parte UNIV 2005 Erromako kongresuan eta Vatikanoko Estatuko idazkariarekin izan ziren

Azken berriak

Asier Arruabarrena Imaz, Pedro Delgado Hidalgo, Jose Antonio Gil Alvarez eta Joan Solaz Llohisek, Mamen Zalacain, Olaia Lasaga eta Juncal Fernandez ikasleak saridunak suertatu dira.

El Diario Vasco, 2005-03-24

Aste Santuan UNIV 2005 Nazio arteko Kongresuan parte hartzen duten 4000 ikasle unibertsitariak Vatikanon izan ziren. Tartean, 300 bat Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak ziren. Aita Santuaren ordez Leonardi Sandri Artzapezpikuak, Estatuko Idazkaritzako ordezkoa, egin zuen sarrerako hitzaldia eta irakurri ere Joan Paulo II.ren mezua Kongresu Unibertsitarioaren XXXVIII edizioan parte hartzen dutenentzat.

Kongresuaren goiburua “Kultura proiektatu: musikaren hizkera” da, eta Aita Santuaren hitzek, arte eta kultur hizkerak berritzeko ideiak proposatu zituzten. Musikak, arte hizkera guztiek bezala, gizona Jainkoarengana hurbildu behar du eta hau dela desafio premiagarrienetakoa esan zuen Joan Paulo II.garrenak. Baina, era berean, arteak batzuetan Jainkoaren nahiaren araberako egiarekin bat ez datorren gizonaren, maitasunaren eta zoriontasunaren kontzeptu bat transmititzen du. Horregatik, garbi bereiztea garrantzitsua da. Aita Santuak artearen eta kulturaren hizkerak berritzera bultzatzen du, eta baita ausarta izatera ere, neurrigabekeriako eta zaratako jokaerak ez onartzeko.

Unibertsitarien artean ba dira 40 Nafarroako Unibertsitatearen Gipuzkoako Kanpusean ikasten dutenak eta azken fasean beren lanak aurkeztu dituzte. Asier Arruabarrena Imaz, Pedro Delgado Hidalgo, Jose Antonio Gil Alvarez eta Joan Solaz Llohisek, denak Tecnuneko ikasleak, lehen saria lortu dute. Beren lana musika eta pintura arteko harremanen gain izan da. Mamen Zalacain, Olaia Lasaga eta Juncal Fernandez, ISSAko ikasleek, sari bat ere jaso dute.