Taiwanen ere Korpus Kristi-ko prozesioa izan da

Txikienek danborrak, loreak eta jakulatoriekin idatzitako farol txinoak eramaten zituzten, eta poliziak berak bi ertzain motorizatuak jarri zituen

Azken berriak

Aita Esteban Aranaz, orain Aita Esteban Shiou ShenFu, Valladolideko apaiz bat da. Nafarroako Unibertsitatean ikasi ondoren, bere apezpikuari Txinara joateko baimena eskatuz jardun zitzaion zenbait urtez. Orain Taipei-ko akademia batean bi urte daramatza mandarin hizkuntza ikasten. Han Comunión y Liberación-eko beste apaiz italiar bat ezagutu zuen, eta bien artean akademian bertan lan pastorala egiten hasi ziren.

Duela gutxi, Taipei-ko kudeatzaile apostolikoak parrokia bana utzi du beren ardurapean. Aita Aranaz Taipei-ko auzorik dotoreenean dago, Kuriatik oso gertu. Aita Aranaz oso sartuta dago bere zerbitzu berrian. Gainera, hizkuntza-akademian bere pastoraltza lana jarraitzen du, non konbertsio batzuk izan baitira.

Erlijioso baten lagun mina da, Aita Le Gal, eta batzuetan aholkua edota laguntza eskatzen dio. Mandarina oraindik menperatzen ez duenez, Aita Le Gal-i sermoi bat predikatzeko eskatu zion, Sakramentu Guztiz Santuaren gainean hain zuzen, Korpus festaburua prestatzearren.

Horrela kontatzen ditu gertaerak:

“Asiako lurralde honetan Korpus Kristiren jaiak pasa ditugu, orain dela gutxi. Parrokian Mezari buruzko hiru eguneko katekesia antolatu genuen. Lehenik, zazpietan Aitortzak, eta gero, bederatziak arte, katekesia. “Adoro te devote” kantatu genuen eta gero Itun Berriko pasarte bat irakurri: biziaren ogia, azken afaria, nekaldia. Dena, txineraz kantatutako Agur Maria batekin bukatu genuen. Bakoitzak bere Meza liburua, “Mane nobiscum” eta “Redemptionis Sacramentum” dokumentuak ekarri behar zituzten. Hogeita bost fededunek hartu zuten parte; parrokiak ehun eta hogei lagun biltzen ditu.

Larunbatean parrokiko gazte batzuek alfonbra bat prestatu zuten prozesiorako. Arroza eta beste material batzuekin egin genuen, eta elizako sarreran jarri genuen. Igandeko zortzi eta erdietan eduki genuen Meza Santua prozesioarekin. Yanji street, Ren Ai Lu eta Kuan Fu Nan Lu kaleak igaro genituen. Txikienek danborrak, loreak eta jakulatoriekin idatzitako farol txinoak eramaten zituzten. Prozesioa bitan gelditu zen Guztiz Santuaren bedeinkazioa jasotzeko.

Prozesioa kalean egiteko poliziari parte eman behar izan genion, eta poliziak berak bi ertzain motorizatuak jarri zizkiguten. Hau izan da lehenengo prozesioa 50 urte dituen parroki honetan, Taipei hirigunean, munduan eraikin den etxe orratz handienaren aldamenean. Hemen ez dago kristau kultura, eta horregatik da garrantzitsua kristau tradizio patrimonio bat eraikitzea.

Maiatzean, Wanchin-en izan ginen. Hegoaldean dago eta Taiwanen eraikitako lehen eliza da, orain dela 150 urte. Ama Birjina Sortzez garbiari eraikia da eta dominikoek eramaten dute. Bertan moja dominikarren monasterio bat ere badago. Meza ondoren Guztiz Santuarekin Erakustaldi bat eduki genuen. Gero, Juan Pablo IIgarrenak bedeinkatutako Ama Birjinari errezatu genuen. Monasterioko lokutorioara ere pasa ginen eta moja komunitatearekin egon ginen. Jendea oso ukituta bueltatu zen.

Trinitatearen igandean sei gazte konfirmatu ziren. Mons. Cheng Artzapezpikuak konfirmatu zituen. Bestetik, katekumenu talde bat daukagu katekesian. Igandetan Mezetara etortzen dira nahiz eta oraindik bataiatuak ez izan. Komunioa iristen denean, apaizak bedeinkazioa ematen die.”