Stop Utzarazpenak

Musika klasikozko kontzertu bat arazo sozialen aldeko sentsibilizazioa bultzatzeko.

Giza jarduerak

Duela urte batzuez geroztik Egoitza Nagusiko egoiliarrek Kontzertu solidario bat antolatzen dugu hirian. Aurten Rafael Moneok eraikitako Kurtsaal auditoriumean egitea izan da gure erronka, Donostiako besaulki-aretorik handienean.

Kontzertu honek gizartea sentsibilizatzea bilatzen du, gure inguruko pertsonen beharrez ongi jabetu dadin; izan ere, aurtengo irabazia Caritas-Gipuzkoak  familia behartsuenen alde egiten duen lanari laguntzeko izan da,  batez ere utzarazpenak eta langabeziak sortutako arazoengatik.

Musikene, Bilboko Koral Elkartea, Tecnun eta Caritas-Gipuzkoa-rekinbatera, 1.200 lekuak zeharo betetzea lortu genuen. Donostiako gizartearen erantzun paregabeari esker, espero genuen baino irabazi handiagoa izan da aurtengoa.

Gertakizun honen aurretiko historia ezagutzeko, 2008. urteraino atzera egin behar dugu. Aieteko parrokian kontzertu bat antolatzen hasi ginen orduan,  Austrian Sinfoniettariesker, Somos 1 GKEri laguntzeko, Asiako haurren prostituzioaren aurka. Hurrengo urtean, orkestra berarekin eta Haydn-en 200 urteurrena zela, Victoria Eugenia antzokian kontzertua egitea lortu genuen, Donostiako antzoki entzutetsuenean, IC-LI Ingenieros para la CooperaciónGKE-ren alde.

Hiriko kultura-bizitzaren lehen mailara heldu izanak adoretu gintuen, eta hirugarren eta laugarren urtean, Musikenek eta Zabalketa GKE-k parte hartzen zutela ere, Peruko “El Huambrillo” ostatuaren alde, gazteek antolatu -Aiete E.N.-, gazteek interpretatu –Musikene- eta gazteen alde -El Huambrillo- egindako kontzertua lortu genuen.  

Aurten gure inguruneko behar larrienen alde antolatzea erabaki dugu. Denok dakizuen bezala, pertsona askoren bizitza lausotzen ari den arazo baten aurrean aurkitzen gara, oinarrizko zerbaiti dagokion arazo larria: sabaidun etxerik ez izatea. Utzarazpenak gertatzen direnean hauxe gertatzen da. Egoera hau sufritzen ari diren guztiei lagundu nahi genien eta, beraz, egoiliar guztiok martxan jarri ginen.

Proiektu honi ekiteko bagenuen aurreko lau edizioen esperientzia, eta Caritas-en laguntza ezin baliotsuagoa. Antolaketa eta diseinua, errealitate hauen aurrean iniziatibadun eta sentibera diren unibertsitario gazteek eraman dute aurrera.

Azkenik, FORO UNIV 2013an kokatzen den Gizarte-ekimenezko Foruan ekitaldi honen plana aurkeztean, gizarte-agenteren partaidetza handiena duenarentzako Gizarte-Iniziatiba saria jaso genuen.

Pozik gaude, proiektu honek astindu egin baikaitu, gure errealitate pertsonala baino harantzago begirarazi baitigu, eta ez dugula bertako edota urrutiko inguruneko arazoetatik at bizi behar erakutsi digu. Azkeneko bost urteotan iniziatiba honen bitartez lortu ditugun emaitza bikainen ondoren, halako eginkizun pozgarrian lanean jarraitzeko asmoa baieztatzen dugu.