San Josemariaren bizitza biltzen duen DVD-ko 1500 ale, Euskadiko 850 kioskotan salgai

Opus Deiri buruzko web gune berri bat ere aurkeztu zen Bilbon: www.opusdeieuskaraz.org

San Josemariaren ikasbideak

Zortzi atal eta hiru orduko iraupeneko DVD hau san Josemariaren bizitza eta aztarnaren gainean dokumentazio zabala da. Hau da lehen aldia santu baten bizitza DVD-z eskaintzen dela; erronka bat izan da santu baten mezua gaur egungo formatu honetan jartzea, hizkera teknologikoa guztiz desberdina da eta – nahiz eta santua gure garaikideko izan-. Santu baten irudiak jasotzen dituen horrenbesteko bildumarik ez dago eta horregatik agiri hau bere motako bakarra da; pertsonai bera ezagutzeko aukera ematen du: bere keinuak, hizkera, begikotasuna, besteekin harremanetan sartzeko eta bere mezua zabaltzeko era.

Hiru orduko bideoa ehun irudi baino gehiagorekin

“Josemaría Escrivá. Enamorado de Dios, apasionado por la vida” Opus Deiren sortzailearen bideo onenen bilduma da, hurrengo atalak eskainiz: “Biografia”, “Kanonizazioa”, “San Josemariak dio…”, “Gaur egungo mirariak”, “Bere espirituaren arnasarekin”, “Santu baten aztarna”, “Argazki galeriak” eta “San Josemariarekin topaketa”.

“Biografia”, Opus Deiren sorkundea eta garapena kontatzen duen dokumental zabalean datza. “Kanonizazioa” atalak, aldiz, 1981eko hasierako epaiketa eta 2002ko urriaren 6an Erroman burutu zuen elizkizuna jasotzen ditu. “San Josemariak dio…” atalak, santuak zenbait gaiei buruz esandakoa jasotzen du. Besteak beste: gazteria, gazteria, familia, kristau bizitza, lana, gaixotasuna eta deia. Bere santutasun ospea bermatzen duten testigantzak “Gaur egungo mirariak” atalean aurki daitezke.

“Bere espirituaren arnasaz” atala saiatzen da Opus Deiko kideek mundu zabalean aurrera eramaten dituzten heziketa eta osasun-laguntza azaltzen. “Santu baten aztarna“ bere aholku egokiak jaso zituzten jende askoren adierazpenak biltzen ditu. Azkenik, “San Josemariarekin topaketa”-k hil zen urtean Venezuelan izandako solasaldi baten grabaketa osoa erakusten du. Era berean, ehun argazkiko bilduma interaktiboa begizta daiteke.

Euskarazko web gunea

Gainera, san Josemariaren lanen itzulpen batzuk bildu dira hurrengo web gunean: www.opusdeieuskaraz.org. Orrialde horretan azaltzen da, besteak beste, nolakoa den erakundea –Elizaren prelatutza, alegia-, fundatzailearen mezua, eta munduan zehar Opus Deiko kideek egiten duten lana. Bide batez, web honek asmo ugari ditu: kristau otoitzak berreskuratzea, fedearen egiak laburbiltzea, Opus Deiri buruzko galderarik sarrienak argitzea, eta abar.

  • Deia, 2004ko ekainak 3