San Josemaria New Delhi-ko katedralean (India)

Bere kanonizaziotik bost urte igaro dira eta San Josemariarenganako jaiera munduan zehar zabaltzen ari da. Joan den ekainaren 26an New Delhi Indiako hiriburuko gotzainak jaieguneko Meza ospatu zuen eta santuaren irudia inauguratu, katedralean.

Azken berriak

Vincent Concessao artzapezpikua bertan zeudenei mintzatu zitzaien irudia inauguratu baino lehen. Pio X.a aipatuz, Eliza santuen behar gorrian dagoela esan zuen.

‘Hau izan zen San Josemariaren mezua: bataiatu guztiok gara santu izatera deituak. Elizen hormetan ez ezik lantegietan, bulegoetan eta abarretan egon behar dute santuek.’

 ¨"Bost axola zein den zure lanbidea – esan zien bildu ziren fededunei – lagun hurkoa zerbitzatzen laguntzen badizu, eta maitasunagatik egiten baduzu, Jaungoikoaren nahia onartuz." Horrela, zeure burua Kristorekin bat egin ahal izango duzu eta Jaungoiko Aitarengana hurbildu.’

New Delhi-ko katedrala

 

Bernard Alick indiar artistak margotu du erretxinaz egindako irudia; berak eskatu zuen irudia prozesioan ateratzen lehenetakoa izatea, artzapezpikuak eta bost apaizek zerraizkiotela. Irudiak metro bateko goibehea du eta katedraleko bataiategiko kaperan jarri dute.

 

Bertaratu zirenetako batzuek loreak ipini zituzten irudia ondoan. Jharkhandeko Leena Khalkok eskatu zuen santuaren aurrean beti lore fresko batzuk egon daitezen ardura.