Rakel Balencia nazioarteko top modeloaren bataioa

Hogeitabi urteekin bataiatzen naiz, orain konturatzen bainaiz balore katolikoak nireak direla

Azken berriak

Diario Vasco, 2005-05-02

Rakel Balencia Miss Gipuzkoa izendatu zuten 2001ean, eta 2003an Nazioarteko Top Model Beiruten. Hori ohiko gertaera da. Baina ez da hain normala, ordea, Rakel, 22 urte bete dituen top model bat, bataiatu berria izatea. Artzain Onaren Katedralean bataiatu zuen Juan Maria Uriarte gotzainak joan den Pazko Igande bezperan.

“Lanbidez modelo naiz, baina nire bizitza pribatuari dagokien gauzetan oso isilkorra. Bataiatzea oso barneko erabakia izan da niretzat, baina azaltzera bultza naute beste batzuentzat lagungarri izan daitekeelako” dio ahots ahulez Donostian Zuzenbidea 4 ikasten duen bitartean Zinbawen edo Estatu Batuetan lan egiten duen metro laurogeiko neska honek.

Eta zergatik orain? “Nire gurasoak katolikoak ziren, baina anaia eta ni jaio ginenean hobe zela itxarotea pentsatu zuten, heldutakoan bataioa hartu edo ez guk aukera genezan. Oso barneko erabakia zela pentsatu zuten eta guk erabaki behar genuela aukeratzeko gauza izatera heltzen ginenean. Gure gurasoen erabaki honek aiton-amonen kexak altxa zituzten, ohizko bataioaren alde baitzeuden”.

Besteengatik arduratuta

Ikastetxe laiko batean ikasketak egin eta erlijio katolikoaren axolarik gabe hazi zen. “17 edo 18 urte nituela beste gazteen ideia nahaspilak nituen nik ere”. Amaren laguntzarekin modelo bezala hasi zen Donostiako Firts Models agentzian, eta gero gora egin zuen. Beiruten lortutako tituluak munduko ateak ireki zizkion. Orain nazio desberdinetan lan egiten du Bartzelonako agentzia baten eskutik. “Pasarelan gozatzen dut, baita bidaietan ere, herriak eta kulturak ezagutuz, bainan moda unibertsoaren barne-legeak ez zaizkit atsegin” .

Eta halako mundu kaskarin batean, nola azaltzen da erlijio kezka? “Beti aldizkatu izan dut lana kezkatzen nauten gaien ikastaroekin. Orain urte batzuk protokolo ikastaro bat egin nuen eta ISSAko (Donostiako Idazkaritza Institutoa) neska batzuk ezagutu nituen eta haien bidez Rafael Hernandez, eskola horretako kapilaua: Garai hartan oso kezkatuta nengoen giza baloreekin, besteekin pertsona ona izatera iritsi nahi nuelako, funtsezkoa iruditzen baitzitzaidan. Don Rafaeli katekesi antzeko bat eman ziezadala eskatu nion, eta azkenean bataiatzea erabaki nuen, argi ikusi bainuen nik baloretzat ditudanak, erlijio katolikoaren baloreak direla.

Bataioa Artzain Onaren katedralean

“Antzina ohitura zen Pazko Igande bezperan helduak bataiatzea, Jesusen Berpiztearen gaua baita” diosku Rakelek. “Eliza beterik zegoen, gure familiez gain, gau berezi hartan mezara joan ziren beste fededunak baitzeuden ere. Bataio normala da, baina haurrak izan beharrean helduak ginenez, jendearen aurrean hitz egin behar izan genuen Jesusen aukera zergatik hartzen genuen azaltzeko. Eta benetan esaten dizut, askoz zailago dela niretzat barneko gauza batez jende aurrean hitz egitea, pasarela batean desfilatzea baino” Aita eta ama pontekoak bere osaba eta izeba izan ziren.

“Jende guztiak ez ditu arrazoi berak izaten bataiatzeko orduan. Ni Jesukristok irakatsi zuenagatik egin naiz katolikoa: onberatasuna, besteei laguntzea, horiek dira nire baloreak. Eta zenbat eta on gehiago besteei egin, bizitzan hobeto dihoakizula uste dut”.

Eta zer pentsatzen dute modaren munduko lagunek zure “onbideratzeaz”? “Egia esan, gehienek egunkari hau irakurriz jakingo dute, nik nire buruaz oso gutxi hitz egiten baitut. Historia hau kontatzea onartu badut, animatu nautelako izan da. Baliteke, nahasita dagoen norbait, nire eboluzioa ezagutuz argia ikustea.

Eta etorkizuna? “Nazioarteko harremanen mundua gustatzen zait. Karrera bukatzean, nahiko nuke gai honi buruz Estatu Batuetan master bat egin, eta gero ikusiko da. Epe laburrean, maiatzean, Sendotza sakramentua hartuko dut.

Eta egunkarietan halako emakume batentzat beharrezkoa den galdera bat: Senargairik? “Nahiago dut niretzat gorde hori. Baina oso pozik bizi naizela esan dezaket…”

Kode deontologiko bat miss eta misterentzat

Rakel Balencia, bataioa ez ezik, beste albiste baten gaia da. Berak idatzi du miss eta mister-entzat egin den lehenengo kode deontologikoa. “Espainian hutsune izugarria dago alor honetan; eta lehen dokumentu bat jarri nahi izan dut mahai gainean. Nahi nuke araudi bat egiteko oinarri izango balitz, lan honetan dabiltzan neskak babesa aurki dezaten”. Zirriborro hau laister argitaratuko den liburuan sartuta dago: “Belleza, moda, excelencia. Misses, modelos y expertos hablan de ética”.

“Ez zen gauza erraza izan kode hau idaztea, hutsetik hasten baikinen. Adiskideek lagundu didate, Frantzian dagoen materiala erabili dut eta Zuzenbidean egin ditudan urteak ere balio izan didate”. Miss eta Misterrek prestaera fisikoa izateaz gain, prestaera “morala eta intelektuala” behar dutela aldarrikatzen da liburuan. Eta “kontzientzia klausula” erabili dezaketela ezartzen du, “aukeratuak edo kontratatuak izateko, beren duintasuna urra dezaketen egoera, jarrera edo ekintzak baldintza bezala jarriko balizkiete”.