Rafael Escolaren eskola

Datorren Apirilaren 30ean, “Rafael Escola” Etika Katedrako ekitaldiak hasiko dira Donostiako Ingeniarien Goi Eskolan, Nafarroako Unibertsitateak hiri honetan duen zentroan

Azken berriak

Rafael Escola (Bartzelona, 1919 – Bilbo, 1995) ingeniari, enpresari eta bere laguntzaileen prestatzaile asper gabea izan zen. Zenbait enpresa jarri zituen martxan, haien artean IDOM ingeniaritza eta eraikuntza taldea gailentzen delarik, gaur egun mila eta berrehun profesionalez osaturikoa.

Profesioari zion grina alde batetik eta gizonaren bokazio espirituala bestetik, bete-betean bat eginik aurkitzen ziren berarengan, horrela Opus Deiren mezua –1940etik kide zen– adierazten zuelarik. Nekerik ezagutzen ez zuen langile, bere ezagunen sustapen intelektual eta espiritualari begira bizi izan zen beti. Nabarmena zen zein gizarte maila desberdinetakoak ziren bere adiskideak.

Escolak ingeniari gazteen prestakuntzan jarri zuen gogo bizia, IDOMeko “Graduatuondoko eskola”-n agertu zen alde batetik, praktiketako programen bidez. Oso ezaguna izan zen Eskola hau Bilbon eta graduatu askori lagundu zion lana bilatzeko orduan. Eta beste aldetik bere lanbide esperientzia igortzeko bide izan ziren argitalpen ugarietan. Horien artean azpimarra daitezke Deontología para ingenieros (1987), Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako Ingeniarien Eskolan gai horri buruz emandako eskolen fruitu, Cómo nace y se hace una empresa de ingeniería, eta El ejercicio de la profesión de ingeniero (1989).