PETER

Pedro De Miguel. Idazle, irakasle, zutabe egile, perretxiko zale... eta lagunen lagun. Opus Deiko numerario izanik, bere bizitza arruntak erakusten digu egunerokotasun garrantzia kristau bizitzan. Duela bi hilabete, minbiziaz jota hil zen

Azken berriak

Lehenbiziko golpean gizon zuhurra ematen zuen Peterrek; hitz urri edo beharrezko hitzak besterik ez erabiltzen zituen horietakoa, behar bada. Gero konturatzen zinen itxuraz bakarrik zela horrela, izaeraz lotsati baitzen. Itxurazko distantzia horren atzean bere buruarekiko kezka-falta eta besteenganako hurbiltasuna zeuden. Begiradan antzematen zitzaion. Bere nortasun indartsua, espiritu-askatasun handi batekin elkartzen zuen.

Peter asko saiatzen zen ezkutuan igarotzen eta ezeren erdigunea ez izaten. Astuna ez izaten ere ahalegintzen zen. Autorik gidatzen ez zuenez, garraio publikoez baliatzen zen; inoiz ez zuen eskatzen kotxean eramatea edo ekartzea. Eta zeharo beharrezkoa ez baldin bazen, ez zituen onartzen horretarako eskaintzarik.

Kalea zuen gogoko. Gauza arruntekin gozatzen zuen: ematen zuen ez zela ‘kirolari’, baina kirol gertakariak jarraitzen zituen, besteak beste, haien berri izan eta besteengana gerturatzeko ere. Gustura joaten zen perretxiko bila bere koinatuekin eta ezagunekin.

Bere adiskideen oso adiskide zen. Aspaldiko lagunak zituen, eta aukera guztiak aprobetxatzen zituen mantentzeko. Adibidez, azkeneko urteetan bazkaltzeko gelditzen zen beste hiri batean bizi izateagatik aspalditik ikusi gabe zeuzkanekin.

Egunero, goizean goizik, oso hizkera erraz eta samurra erabiliz, bere blogean idazten zuen. . Izan ere, egunero irakurtzen zutenen iradokizun asko jasotzen zituen. Berak ere umorezko ateraldiekin edertzen zituen besteren blogak.

Gasteiztarra izan arren, Bilborekin zegoen maiteminduta: hiriarekin, Athleticekin eta askotan bisitatzen zuen Begoñako Andra Mariarekin.

Bere bizitzan zehar gaixo-bisita asko egina zen, une on eta txarretan lagunduz. Laguntza honen garrantziaz jabeturik denbora ematen zuen beraiekin. Berari egokitu zitzaionean, isilean igaro zuen, zarata atera gabe, gehiago ezinik utzi gintuen arte.