Pazientzia izanik… iristen da

Luis López Nozal bere gaixotasunarekin bizitzari aurre egiten

Norberaren lekukotasun

Palentzian jaio nintzen. La Salle Ikastetxean eta Valladolideko Ingeniari Eskolan egin nituen ikasketak. Nire esperientzia profesionala Unibertsitatera lotuta egon da beti, 1994az geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan lan egiten dut. 

Osasuntsua nintzen, orain 20 urte nire gaixotasunaren lehen sintomak sentitu nituen arte. Zenbait zailtasun ohartu nituen ibiltzean. Pasa zitzaidan eta ahaztu nahi izan nuen, egun batean gaia nik uste baino larriagoa zela konturatu nintzen arte. Paseatzen nenbilen eta bi ordu ibili eta gero, hankak huts egiten zidaten; eserleku bat bilatu nuen, erortzeko zorian nengoela konturatu bainintzen. Nirekin zegoen lagunak kotxe baten bila joan behar izan zuen. Orduan ohartu nintzen nire bizitzan etapa berri bat hasten ari zela. 

Sendagilea larritu egin zen, baina ez nintzen lur jota gelditu, hala eta guztiz ere, bizitza normala egin nezakeen eta; eskumakila erabiltzen hasi nintzen, 2002an gurpil-aulkia erabiltzera neure burura behartuta ikusi nuen arte. 

Bilbora iristean, lagun onak aurkitu nituen. Berria nintzen hirian eta, egin zidaten harrerari begira, beti errespetatua eta maitatua sentitu naiz. Laneko harremanetan, hurbilenekoekin adiskidetasuna sortu izan da. Ikasle bikainak ditut. Makila erabiltzen nuen urteetan, kotxean joaten nintzen Unibertsitatera. Ikasgelara heltzean, bazegoen beti eskola emateko tarimara igotzen laguntzen zidan norbait. 

Orain gurpil-aulkian joaten naiz eta ez naiz tarimara igotzen. Hasieran, gardenkien proiektagailua erabiltzen nuen, baina orain ikasgelak kanoiez hornituak daude eta askoz errazago da niretzat. 

Joan den urtean, gainera, minbizia izan nuen. Bolada hartan nire lankide bati minbizia diagnostikatu zioten ere. Nire bulegora etorri zen eta luze hitz egin genuen. Handik hilabete gutxira hil zen; Pena handia hartu nuen, baina hil aurretik gaixoen oliadura hartu zuela jakiteak poztu ninduen. 

Bederatzi senide gara eta nire anai bat infartu batez hil zen orain lau urte; ez nuen itxaroten eta hunkituta gelditu nintzen; harreman ona genuen gure artean; maiz hitz egiten genuen, urtebetetzeak aprobetxatzen genituen elkar ikusteko, eta ni urtero Palentziara joaten saiatzen naiz. 

Irakurtzen gozatzen naiz eta larunbatetan igerilekura joaten naiz. Sorosleak uretan sartzen laguntzen dit. Ez ditut metro asko egiten, baina atseden hartzen dut, lasaitu egiten nau. Lehen pianoa jotzea eta olerkiak idaztea gogoko nuen, baina orain gutxitan egiten dut.

Erlijiosoen ikastetxe batera joan nintzen eta haiek Jesu Kristo ezagutzen erakutsi zidaten, gero san Josemariaren idatziak irakurri nituen, eta han ikasi nuen Jesus ez dela joandako norbait, baizik bizirik jarraitzen duela. Liburu haiek, Jesus ezagutu ez ezik, Bera tratatzera eraman ninduten. Hauxe izan zen niretzat Opus Deiren gauzarik erakargarriena. Duela urte asko Opus Deiren kide naiz. 

Norbaitek galdetzen badit Jesus ezagutzeak ze probetxu dakarkigun, proba dezala eta berak bilatu dezala erantzuna esaten diot. Niri, biziaren aurrean jarrera baikorra edukitzen lagundu dit, gauza onen balioa ezagutzen, zailtasunez ez gehiegi kexatzen, pazientzia izaten…

Gehiago nahi nuke gaitz hau izan ez banu, baina gauzak beste modu batez ikusten ikasi dut; ez naiz Jainkoaren aurrean kexatzen. Lehen pazientzia galtzen nuen igogailua iristen ez zenean, orain itxaron behar dudan minutu hori pentsatzeko eta besteen eta nire alde otoitz egiteko aprobetxatzen dut. 

Gaixotasun hau, esklerosis anitza, pazientzia eskola bat da, bilatzeko aukera ematen baitit eta baretasun handiagoa lortzen dut. Denbora pasa ahala igogailuekin bezala gertatzen dela bizitzan ikasi dut: “itxaroten duena bere onetik ateratzen da, baina pazientzia izanik, iristen da…”