“Nuestro tiempo” aldizkariak Espainiako Gotzain Komisioaren Bravo saria irabazi du

Giza eskubide, giza dignitate eta ebanjelioaren baloreetako zerbitzua saritu da

Azken berriak

Nuestro tiempo aldizkariak, Nafarroako Unibertsitateko argitalpenak, prentsako Bravo saria lortu du. Euskalerrian hiru mila baino gehiago harpidedun dituen publikazio honen zuzendariak, Miguel Angel Jimenok, Madrileko “Elizaren Etxean” egindako ekitaldian jaso zuen saria. Espainiako Gotzain Komisioak ematen duen onarpen honek, aldizkariak 50 urte egiten duen momentu honetan, komunikazioko profesionalen lana aitortzen du, giza dignitate, giza eskubide eta ebanjelioaren baloreetako zerbitzuan bereiztu direlako.

Epaimahaiak, Gizarte Komunikabideetako Gotzain Komisioak izendatua, azpimarratu du, alde batetik, publikazio honen funtzioa kazetaritza-eskola bezala hainbeste kazetarientzat eta, bestaldetik, jorratzen dituen gaietan sakontzeko egiten dituen ahaleginak, kalitatea eta diseinua ere poliki zainduz.

Nuestro tiempo, informazio orokorra eskaintzen duten aldizkarien artean kokatzen du OJD agentziak. Dena dela, bere edukia unibertsitate eta kulturarekin lotuta izan da gehienetan. Eta mota honetako aldizkari gutxik bete dituzte 50 urte.

Sariaren oroigarria

Beste kategorietan saridunak hauexek izan dira: Maria Salas Larrazábal, “Bravo especial” saria; Tina Barriuso, irratiarena; Popular TV, informatiboak telebistan; “La Pasión” luzemetraia, zineman; “Coloquio de amor” diskoa, musikan; ZENIT agentzia, teknologia berrietan; eta Juan Antonio Paredes Muñoz, elizbarruti mailan komunikabideetan egindako lanagatik.

  • La Estafeta, 2004-X-23