Nire egoeran dauden batzuek gehiago begiratzen diote galdu dutenari, oraindik daukatenari baino

Gure arteko elkartasuna minusbaliatu berrientzat beharrezkoa da

Norberaren lekukotasun

Aurkitu al diozu zentzurik egoera honi?

Klinikan egondako bederatzi hilabete haietan, istripua izan ondoren bururatu zitzaidan ideia bat sustraituz joan zen nigan: itxuraz nire egoera hain nabarmen, murriztaile eta menpeko izan arren, ziur nengoen nire bizitzako helburu garrantzitsuenak bete ahal izango nituela. Esate baterako, ordu arte bultzatzen ninduten amets-asmoak, batez ere azken hogei urteetan, Opus Deiko kide egin nintzenetik.

Ezinezkoa badirudi ere, ba al dago istripuak aldatu ez duen zerbait?

Zalantzarik gabe, lepoaren hausturak eta haren ondorioak ez zuten nire Jainko seme egoera aldatu, eta hori da, hain zuzen ere, nire balio eta nire duintasun pertsonalaren erroa. Jesukristoren apaiz irauten nuen eta, gainera, berehala, ospitalea utzi baino lehen, ministeritza horretan jardun ahal izan nintzen. Nire arazo guztiak problema mekaniko batzuetan laburbiltzen ziren, benetan irtenbide zaila bazuten ere.

Beraz, lehenengo une haietan, aurrera begiratuz, garbi ikusten nituen nire bizitzako gauza garrantzitsuenak, lehen bezala: hortxe zeuden, aldaezinak, bere balio osoarekin, neronek baztertu nahi ez banituen. Egonezinik nengoen, ospitaleko arreta noiz utziko. Geroko, klinikatik irteterakoan, batez ere anaiak nituen euskarri eta, bestalde, baliabide teknikoak ere, gero eta aurreratuagoak.

Ba al dago tetraplegikoen elkarterik? Kontaktuan al zaude e-mailen bitartez?

Normala denez, berehala izan nituen harremanak zenbait minusbaliatu taldeekin. Ordenagailuaren bitartez, talde horiek zenbait forotan biltzen dira, elkarri esperientziak emanez. Gure artean elkartasun handia dago, eta elkartasun hau beharrezkoa da minusbaliatu berrientzat batez ere, batzuetan lur jota sentitzen baitira, eta batzuk ez diote bizitzari zentzurik aurkitzen.

Ordenagailuan murgilduta ikusten zaitut. On egin al daiteke jendeari kable bidez?

Egia esan, klinikatik irten ondoren, dena uste baino errazago suertatu zitzaidan. Sobre la marcha, istripuaren ondorioz izan nituen lehenengo burutapen eta esperientzien liburua, bukatu nuen. Interneten munduan murgildu nintzen: horrela, nire kontaktu pertsonalen kopurua gehitu egin zen; kontaktu birtualak noski, baina apostolutza harremanentzat gai, beti ere. Gainera, web orrialde batean –FLUVIUM: http://www.fluvium.org/– jende askori hitzez esan nahi niena, idatziz, era iraunkor batean, jarri nuen. Aldizkariak –NOVEDADES FLUVIUM: http://www.fluvium.org/textos/novedades.htm– inoiz pentsatuko ez nuen harrera ona izan du. Berriz ere, San Josemariak esaten zuena betetzen ari da: “Egizue amets, eta motz geldituko zarete”

Luis de Moya, sendagile, apaiza eta tetraplegikoa. Eutanasiari buruz baduzu zer esatekorik.

Unibertsitateko eguneroko lanera itzultzean eta, batez ere, Sobre la marcha argitaratu ondoren –lau hizkuntzatara itzulita dagoeneko– komunikabideetan azaldu nintzen zenbait aldiz. Lehenbiziko alditan irakasle tetraplegiko bat eskolak ematera itzuli zela azpimarratu nahi zuten. Gero eutanasia dela eta, nire egoeran zeuden batzuk eskatu egiten baitzuten. Horiek, segur aski, gehiago begiratzen diote galdu dutenari, oraindik daukatenari baino eta, batez ere, Jainkoaren arabera biziz –egoera horretan ere– itxaron dezaketenari. (ikus http://www.muertedigna.org/ eta http://www.luisdemoya.org/).