Nigeriako Opus Deiko kideak ereduak dira edozein Europako kiderentzat

Iñaki Diazek Nigerian eman du uda garapenerako ekimenak bultzatuz

Giza jarduerak

Iñakik Historia ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Hiru urtean Irabia ikastetxean lan egin zuen, eta beste urte batean, komertziala izan zen publizitate enpresa batean. “Horrek ez ninduen asetzen, eta lan sozialagoa eta humanitarioagoa behar nuen. Horrela, ONAY GKEarekin harremanetan jarri nintzen, eta jada lau urte daramat horretan lanean. Lehenengo urtea oso garrantzitsua izan zen niretzat, denbora laburrean lau herrialde ezberdinetara bidaiatzeko aukera izan bainuen: El Salvador, Guatemala, Nigeria eta Kongo. Horietan bat egin nuen herrixketako jendearekin: oso jende alaia eta apala da, eta beti eskertzen ditu guk lortzen dizkiogun laguntza txikiak”.

Zein proiektu du ONAYk Nigerian?

ONAYk hainbat proiektu ditu Nigerian. Herrialdearen ekialdean, ONAYk Enugun egiten du lan, Niger Foundation Hospital izeneko ospitalea handitzeko proiektua garatzen; ospitale hori orain dela sei urte inguru eraiki zen Europar Batasunaren bidez, ONAYren laguntzaz. Nafarroako Gobernuak ospitalea handitzeko proiektu bat onetsi du, hurrengo bi urteetarako.

Ospitaletik Iwolloko Landa Klinika batez arduratzen dira; Iwollo guneko herrixka bat da, eta klinikan guneko pertsonei eskaintzen zaie arreta. Egunero 2 erizain doaz; medikua, berriz, astean behin. Guneko jendearen ustez, Jainkoaren bedeinkapena izan da norbaitek klinika bat jartzea bertan, beraiek sendagaiak eros ditzaten.

Lagosen ONAYk hainbat urte darama lanean Institute for Industrial Technology izeneko zentroan; azken batean, Lanbide Heziketako Eskola bat da, eta ikasketarik gabeko gazte asko hara doaz, lanbide bat ikasteko: elektronika, mekanika, automobilgintza, etab. Egoitza berria eraikitzen ari da, ikasle gehiago hartzeko eta ekipamendu hobea izateko.

Horrez gain, ONAY Lagosko hainbat landa eskola birgaitzen ari da. St. Finbars eta St. Anns eskolak birgaitzen amaitu du, eta gaur egun Agbowa eta Our Lady Apostles eskoletan lan egiten ari da. Eskola horiek ikasle asko dituzte, eta egoera txarrean daude irakaskuntzarako. Izan ere, askok ez daukate ezta komunarik ere.

Nola ikusi dituzu Nigeriako kristau eta Opus Deiko kideak?

Nigeriako Opus Deiko kideak ereduak dira edozein Europako kiderentzat. Eguneroko benetako egoera latz eta larrietan egoten dira eta nekez baina poz handiz bizi dira. Opus Deiko askok goizean goiz jaiki behar dute (4:30 edo 5:30etan) otoitza egiteko eta Mezatara joan ahal izateko. Lagoseko trafikoa oso zaila da zirkulazioa gainezka dabilelako ordu guztietan. Hiri honeta 15 milioi pertsona bizi dira. Jendea saiatzen da goiz ateratzen puntako orduak saihesteko, baina nornmalean orduak eta orduak igarotzen dituzte errepideetan. Hori dela eta eguerdietan etxera itzultzea ezinezkoa da eta ia langile guztiek etxetik kanpo jan behar izaten dute, hau da, egun osoa betezen dute opiltxo bat edo beste bakarrik jaten dutelarik.. Opus Deiko zentruan hiru mutil gazte zeuden Lagosen igarotzen ari ziren egun hauek praktiketan enpresa batean eta beraiek arropak garbitu behar zituzten eta haien kabuz jan behar zuten, etab...

Lagoseko Lanbide Heziketako Eskolako familia batzuk bizitatzeko aukera izan nuen, Opus Deiko agregadu baten etxea bisitatu nuen hain zuzen ere, eta hauxe izan zen harrigarriena. 25 metru karratuko etxe batean lau anai-arreba eta haien gurasoak bizi ziren. Bazegoen gortina bat gurasoen ohea banatzeko, bi besaulki eta tresna batzuk zeuden bakarrik. Egunero lurrean eta besaulkietan txandaka egiten dute lo. Bonbilla bat besterik ez dute etxe osorako. Naturaltasun eta poz handiz bizi dira. Izan ere beren etxera joaten zarenean edariak eta jatekoak ateratzen dituzte soberan egongo balira bezala.

Nigeriaraino joan behar da lagundu ahal izateko? Ez al dago Nafarroan bertan laguntza behar duen jenderik?

Nafarroan ikusten denari txirotasuna deitzeak esan nahi du han dagoena ezagutzen ez dela, nahiz eta ziur nagoen pertsona askok premia handiak dituztela. Uste dut garrantzitsua dela garapen-bidean dauden herrialde horiei lagundu ahal izatea, gobernuaren ustelkeria dela-eta lana eta hezkuntza geldirik daude eta. Heziketa ona eman nahi zaie, lanbide bat ikastea lortzeko eta pixkanaka-pixkanaka garatzen joateko aukera emateko. Txaboletan bizi diren pertsona askok jakin badakite kanpoko laguntza izan ezean, ezin izango luketela etxe bat erosi inoiz, urte askotan lan eginda ere. Proiektu guztietan saiatzen gara beraiek lan egin eta ahaleginak egiten, dena eginda eman gabe.

Zuk Opus Dei ezagutu zenuen Irati klubean. Zein jarduera sozial mota gauzatzen duzue Iratin?

Iratin Nafarroako Ospitalera joan ohi da, adinekoei jaten laguntzeko, beraiekin egoteko eta maitasun pixka bat emateko. Era berean, txikienak sentikor bihurtzen saiatzen gara, munduan premia handiak dituzten pertsonak daudela ikusaraziz. Asia eta Afrikako herrialde ezberdinetan dauden beren adinetako umeen gaineko bideo batzuk erakusten zaizkie. Gainera, atzerriko proiektu zehatzetarako diru-bilketa batzuk egiten dira, eta Gabonetan jostailu edo elikagaien bilketak ere egiten dira premia handiak dituzten Iruñeko familientzat.

Zer ikasi duzu zuk Opus Deiren barruan?

Iratitik umeei eskuzabaltasuna irakasten saiatzen da. Bizikidetzan trebatzeko egonaldiak eta kanpaldiak oso euskarri gogorra dira, gazte ezberdin batzuekin egoten, gauzak partekatzen eta talde baten barnean egoten ikasi behar dutelako. Opus Deiren edozein zentrotan dohainak irakasten dira, umeek gauzak baloratzen ikasten dutela, eta beraiek asko jaso ondoren, besteei ikasi dutena eskaintzen hasten direla.

Zorionez, ni txikitatik hasi nintzen klub batean. Asko ikasi dut Opus Deiko gazte askok eta Opus Deikoak ez baziren ere, eguneko 24 orduetan eredu kristauari jarraiki bizi izaten saiatzen ziren pertsona askok erakutsitako jarraibide kristau eta bertutetsuaren bidez.

Nola ikusten duzu lankidetzaren etorkizuna?

Lankidetza eremu zoragarria da, esku hartzeko arlo asko dituena. Gaur egun, etorkizun handia daukan eremua da, oraindik gauza asko konpontzeke baitaude; hala ere, lankidetza handiagoa egon beharko litzateke GKEen artean. Uste dut GKE txiki gehiegi daudela, eta etorkizuna GKEen partzuergoetan datza.

Dena den, uste dut gaur egun GKEek oso laguntza garrantzitsua eskaintzen dutela herrialdeetan, gobernuek konpondu ezin dituzten arazo zehatz askori irtenbidea aurkitzen diete eta.

GKEak oso enpresa gardenak izan behar dira, jendeak haien lanean konfiantza izan dezan. Hurrengo urteetako joera zerbitzuaren kalitatea zaintzea izango da, enpresa batean bezala, eta horregatik, gero eta indartsuago bihurtuko dira.