Mendeurrena betetzen da 27. belaunaldiko poeta eta Opus Deiko kidea jaio zenetik

"Ernestina de Champourcin. Emakumea eta kultura XX mendean" kongresua antolatzen du EHUko Valentin de Foronda Institutoak

Azken berriak

Aurten, 2005.ean, mendeurrena betetzen da Ernestina de Champourcin poeta jaio zenetik, 27. belaunaldia osatu zuten emakumeetarik bakanetakoa. Mendeurrenaren harian, haren oroimenezko zenbait ekitaldi burutuko da eta horien artean kongresu bat, orain artean bere irudiari egin zaizkion omenaldiekin bat, geurea egin gura dugularik, bere lanaren eta lan hori bere baitan hartu zuen kultur giroaren azterketa sustatuko delakoan. Hortaz, omenaldia egin nahi zaio Ernestina de Champourcini, ez soilik bere bizitza eta lana aztertuz eta ikasiz, baizik eta, berak bezala, XX mendeko kulturan emakumezkoen arrasto eta eragina utzi zuten beste figura batzuenganako hurbilketaren bidez.

Hori dela eta, Valentín de Foronda Gizarte-Historiarako Institutuak eta Nafarroako Unibertsitatea fundazioak antolatu dute Nazioarteko Kongresua: ERNESTINA DE CHAMPOURCIN. EMAKUMEA ETA KULTURA XX MENDEAN

Vitoria – Gasteiz, 2005.eko urriaren 25, 26 eta 27an

Proposaturiko arloak

- Emakumea eta kultura gerraren aurretik

- Ernestina de Champourcinen bizitza eta lana

- Emakumea eta kultura erbestean eta trantsizioan.

Antolakuntza-batzordea

Santiago de Pablo (Euskal Herriko Unibertsitateko garaiko historiako katedraduna), José Ángel Ascunce (Deustuko unibertsitateko literaturako irakaslea), Rosa Fernández Urtasun (Nafarroako unibertsitateko literaturako irakaslea) eta Javier Ugarte (Valentín de Foronda institutuko zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko garaiko historiako irakasle titularra).

Zientzi batzordea

José Ángel Ascunce (Deustuko unibertsitatea), Guillermo Carnero (Alacanteko unibertsitatea), Biruté Ciplijauskaite (University of Wisconsin, Estatu Batuak), Rosa Fernández Urtasun (Nafarroako unibertsitatea), Serge Salaün (Université París III. Sorbonne Nouvelle, Frantzia), James Valender (Mexikoko ikastetxea).

2005ean Gasteizko Udaletxeak antolaturiko emanaldia

Komunikazioak

Komunikazioek, gehien delarik, 15 orrialde izanen dituzte luze (30.000 karaktere, hutsuneak barne). Maiatzaren 15a baino lehen komunikazioaren laburpena igorri beharko da, 10 eta 15 lerro arteko luzeraz. Ekainaren 15erako, ostera, komunikazioa onartu den edo ez jakinaraziko da. Behin-betiko komunikazioa urriaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da.

Parte-hartzea baieztatu duten hizlariak

Alicia Alted (UHUN, Madril) José Ángel Ascunce (Deustuko unibertsitatea) Juan Cano Ballesta (University of Virginia, Estatu Batuak) Francisco Caudet (Madrileko unibertsitate autonomoa) Biruté Ciplijauskaite (University of Wisconsin, Estatu Batuak) Alejandro Finisterre (Entsegugilea eta editorea) Julio Neira (UHUN eta Generación del 27 kulturguneko zuzendaria) Emilio Miró (Madrileko unibertsitate konplutentsea) Serge Salaün (Université París III. Sorbonne Nouvelle, Frantzia) Gloria Solé (Nafarroako histori ikasketetarako elkartea) Arturo del Villar (Literatur kritikoa eta editorea)

Kongresuaren inguruko albiste ezberdinen berri jakiteko, jo ezazu www.vc.ehu.es/ih web gunera.