Maria del Mar Araluce: 12 urte ISSAn

Donostiar honek ISSAren berri ematen digu. Zuzendaria izateaz gain dietetika eta ardoetan oso aditua da. Zuzendari laguntzaile izateko ikasketak ematen dira Nafarroako Unibertsitateko eskola honetan

Azken berriak

Noiztik zaude ISSAn eta zein da zure eginkizuna?

Badira hamabi urte etorri nintzenetik. Aurreneko lauak gerente bezala eta 2008 geroztik zuzendaritzan. Nire taldea osatzen duten pertsona oso adituak dira eta askotariko gaiak koordinatzen saiatzen naiz: besteak beste, ISSAN lanean ari den langileriaren garapen profesionala, ikasleen heziketa eta gurasoekin dauzkagun harremanak eta gure erakundearen instituzio mailako eta nazio arteko harremanak.

Zer eransten die ISSAk 2008an zuzendaritzako laguntzaile izan nahi dutenei?

Ohiko lanbide trebakuntzaz gain, enpresetan praktikak egiteko aukera azpimarratuko nituzke, baita arlo desberdinetako profesionalekin kontaktuak edukitzea. Era berean Erasmus programetara joan daitezke eta zenbait unibertsitate europarretatik etorritako irakasleekin klaseak izan ditzakete. Azkenik, New Yorkeko Estatuko Unibertsitate publikoarekin itun bat daukagu; beraren bidez, ISSAn ikasitakoa onartzen zaie; horri esker beren ikasketak han jarraitu ditzakete, baita lan egin ere.

Mutil batzuek zokoratuta gelditzen direla diote, enpresek emakumezkoak nahi izaten dituztelako idazkari postuetarako. Zer esango zenieke?

Ikasleak klasean

Nik ez ditut ikusten inongo konplexurekin karrera honetan mutilak, badakitelako bereizkeri hori egiten ez duten postu asko daudela Zuzendaritzako Laguntzaileetarako.

Ardotan eta dietetikan aditua zara. Nola sortu zen zaletasun hau?

Ardoei buruz eta dietetikari buruz ikasi behar izan dut, bai, baina batez ere sukaldaritzako enpresen kudeaketari buruz ezagutzen dut, ospitalekoa bereziki.

Ikasleak Donostiako hondartza gozatuz

Hamar urte baino gehiagotan Nafarroako Unibertsitateko Klinikan Dieta Zerbitzuan lanean aritu nintzelako sortu zen. Gero Giza Elikadurako Diplomaturan irakasle izan naiz eta naiz. Izan ere, ospitaleko elikaduraren kudeaketa izan zen nire doktoretza tesiaren gaia eta sukaldaritzako enpresen kudeaketari buruzko zenbait argitalpen eginak ditut.