Laura Busca Otaegui

Familia baten ama eta farmazialari gipuzkoarraren kanonizazio prozesua ireki da. Bere aita Zumarragako alkate izan zen 1920an

Biografía

Iruñeako Artzapezpikuak, Francisco Perez Gonzalez Jaunak, Laura Busca Otaegui Jainkoaren Zerbitzariaren kanonizazio prozesua ireki zuen duela  aste bat. Familia baten ama, farmazialari eta ikerlari; haren “maitasuna guztien alde” eta “ikaskuntza eta irakurketari zion zaletasuna” izan dira azpimarratu dituen ezaugarriak.

Laura Busca Otaegui Zumarragan jaio zen 1912ko azaroaren 3an. Bere gurasoek, Jose Busca Sagastizabal eta Casimira Otaegui Montes, Ordizian ezkondu ziren 1902ko ekainaren 17an. Laura sei seme-alaben artean gazteena zen.

Bere aitak zumezkoen fabrika bat zuen, eta 1920an Zumarragako alkate hautatua izan zen, nahiz eta, hiru arte geroago, Primo de Riveraren diktadura heltzean, kargugabetua izan zen.

Laurak herriko festak gogoratzen zituen, Ama Birjinaren aurrean ezpata dantza edo aurreskua dantzatzen zirenean adibidez. Badago Zumarragan leku bat batez ere bere buruan gordetzen zuena: Antiguako baseliza; han sendotu zen Eduardorekin familia bat eraikitzeko hartutako erabakia. Hilabete batzuk geroxeago Arantzazuko Amaren Santutegian ezkondu zen (ekaina, 1941). Bizian zehar, beste hiri batzuetan bizi izan zen, baina beti gordetzen zituen buruan bere lurraren oroipena eta Euskal Herrian bizi ziren bere ahaiderekiko harremanak.

Unibertsitatean sartu zenean (1935) oraindik gutxi ziren unibertsitate ikasketak jarraitzen zituzten emakumeak. Ikasketak bukatu ondoren ikerkuntzari ekin zion, Hospital del Rey-en lan eginez lehenik, non gero bere senarra izango zena, Eduardo Ortiz de Landazuri, ezagutu zuen. Iruñean bizi izan zen 1957tik hil arte, 2000. urtean.