Larunbatean, Opus Deiko 42 kide apaiztuko dira Erroman

Estatu Batuak, Belgika eta beste hamaika aberritatik datoz

Azken berriak

Larunbatean, hilaren 21ean, Opus Deiko 42 kide apaiztuko dira Erromako San Eugenio Basilikan, haien artean EAE eta Nafarroatik bost lagun.

Jorge Llop bilbotarrak Zuzenbidea ikasi ondoren, urte asko eman ditu Gaztelueta ikastetxean irakasle gisa. Diego Zalbidea (Bilbao, 1976) gobernuz kanpoko erakunde batean aritu zen bere unibertsitateko urteetan.

Diego Zalbidea

Eduardo Diez-Caballerok (Gasteiz, 1971) kazetagintza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean.

Eduardo Diez-Caballero

Jose Fernandez Castiella Iruñean jaio zen 1975ean eta Ekonomia ikasi zuen apaiza izatea erabaki aurretik. Iñaki Izko iruindarrak, aldiz, Filosofia aukeratu zuen.

Apaiz berriek arlo profesional eta aberri desberdinetatik datoz: Argentina, Belgika, Kolonbia, Txile, Espainia, Estatu Batuak, Filipinak, Frantzia, Guatemala, Italia, Mexiko, Nigeria eta Uruguai. Batzuk ingeniariak dira, besteak sendagile, abokatu edo irakasle dira.

Jose Fernandez eta Iñaki Izco