“Lana, egintza dugu. Jainkoa gurtzeko eta gizateria zerbitzatu egitekoa”

Opus Dei-ko Prelatua Bilbon egon zen joan ziren ostiral eta larunbatean. Kongresu batean parte hartu zuen eta Opus Dei-ko kide, laguntzaile eta adiskideekin elkartu zen

Giza jarduerak

Ostiralean, hilak 20, Opus Dei-ko Prelatua Bilbora iritsi zen. Elizbarrutiko Gotzaina On Ricardo Blazquez bisitatu ondoren, otoitz egin zuen une batez Begoñako Birjinaren aurrean.

Larunbatean parte hartu zuen Euskal Herriko “Katolikoak eta Herri-Bizitza” Jardunaldietan, Euskalduna Jauregian. Garatu zuen ponentzian kristau konpromisoa defendatu egin zuen, gaur eguneko gizakiaren “arazo larriak” konpontzeko.

Javier Echevarria monsignoreak baieztatu zuen, lana, Jainko agurtzeko eta gizateria zerbitzatzeko egintza dela. Esan zuen bezala, lana ez da norberaren burua garatzeko bide bat bakarrik, ezpada "funtsezko elementua" gizartearen aurrerakuntzan. Haren hitzetan, kristauak, lan zuzen erantzulea eginaz, "mundua santutu" egin dezake eta "Kristoren jarraitzaile" bihurtu daiteke. 

Prelatua, zenbait familiarekin egon zen

Bere azalpenean, Opus Dei-ko Prelatuak azpimarratu egin zuen lan ondo eginaren eta Jesukristoren irudiaren arteko lotura zuzena. “Lanak, kristaua, hainbat egoeren aurrean kokatzen du, zeintzuek gonbitea egiten diotela hari Kristo begiratzera, Kristori bihotza berritzera, Haren hitz eta jarraibideagatik barneratzeko uztera”. 

Gendearekin Gazteluetan

Hori dela-eta, gogorarazi egin zituen San Josemaría Escrivá, Opus Dei-ren Fundatzailearen hitz batzuk: “Gizarte bat, atsekabe edo zuzengabekeriei erantzunik eman ez, eta horiek arintzeko saiatzen ez baldin bada, ez dago Kristoren Bihotzaren neurrira eratua”. Baita, Benedikto XVI. Aita Santua ere aipatu zuen, nork, urtearen hasieran, kristau-konpromisoa aipatu zuela gaur eguneko gizakiak dituen “arazo larriak” konpontzeko. 

familia batekin

Prelatuak zenbait tertulia burutu zituen asteburuan zehar

Bilbon egon zen egun bitan, Prelatuak, Opus Dei-ko kideekin zenbait tertuliatan parte hartu zuen. Bere hitzekin aldarrikatu egin zuen gizartearen arazoen pisua zamatu egitera, otoitz sakoneko bizitza eginaz horretarako, Benedikto XVI. Aita Santuarekin leialtasun eta batasun osoan.