Koruko Ama Birjinarekin erromesaldia Torreciudadera

Uztailaren 10ean eta 11n gipuzkoako jende talde eder bat Torreciudadeko santutegira (Huescan) joan zen erromesaldian, Koruko Ama Birjinaren irudiaren kopia bat zeramala.

Azken berriak

Erromesaldi honen sustatzailea Juan del Canpo izan zen; bera, Opus Deiko supernumerario kidea, orain dela hilabete batzuk hil zen. Orain dela 10 urte, berak Torreciudadeko XXVgarren urteurrena ospatzen zela eta, ospakizunetan Donostiako Orfeoiaren partizipazioa gestionatzen lagundu zuen. Juan Orfeoiaren kide izana zen bere gaztaroan. 2000. urteko uztailan Orfeoiak kontzertu bat eman zuen Torreciudaden Mozarten Koroatze Meza kantatuz. Kontzertu hura eman zenean, gipuzkoako erromesek Arantzazuko Ama Birjinaren irudiaren kopia bat eraman zuten. Ordundik, santutegian dagoen irudi galerian gordeta dago.

Oraingo honetan Juan del Campok Aldapeta Abesbatza gonbidatu zuen Koruko Ama Birjina Torreciudadera eraman nahi zuten erromesei laguntzera; Juanen alaba bat abestalde horretako abeslari da. 2010ko otsailan Juan hil egin zen; halere proiektua aurrera eraman zen. Juan Flaquer, Tecnun Ingeniari Eskolako irakasleak gehien lan egin zuena izan zen erromesaldi hau, abestaldeak lagunduta, aurrera joan zedin, Torreciudadeko Patronatuaren ordezkari diren José Biera eta bere emazte Mamen Galanen laguntzarekin. Hasieratik Koruko Andre Mariaen parrokoa den Felix Garitano Jaunaren laguntza izan zuten.

Uztailaren 10ean, larunbatez, goizeko 9etan, erromesak Koruko Andre Mariaren Basilikan bildu ziren irudiaren agur ekitaldi liturgiko labur bat egiteko. Elizkizuna, Patxi Labaka parroko ohiak, Patxi de la Hijarekin batera egin zuen. Ondoren, autobusak Torreciudadera bideratu ziren.

Larunbata arratsaldean, Aldapeta Abesbatzak, eliz musika kontzertu bat eskaini zuen santutegian, Juan Jose Fernandezen zuzendaritzapean, Gerardo Rifonek, Donostiako San Inazio parrokiako organistak, organoz lagunduta.

Erromesariak santutegi barruan

Igandean, ehun erromes baino gehiagoko talde batek lagundu zuen Koruko Ama Birjinaren irudia zelaigunearen sarreratik santutegiraino; han zegoen abestaldea Agur Jesusen Ama kantatzeko. Gero, meza bitartean, abestaldeak Mozarten Koroatze Meza abestu zuen. Abesbatzak benetako goi-maila agertu zuen bai mezan bai bezperako kontzertuan. 

Erromesen artean bazegoen Torreciudadera lehenengo aldiz hurreratzen zen bat edo beste. Adibidez, José Ganuza eta Josune Otxotorena senar-emazteak. Beren lau seme-alabekin etorri ziren (Itziar, txikiena, 3 hilabetekoa), eta Josuneren gurasoak.