Kanonizazioaren oihartzuna nazioarteko iritzi publikoan

Nire aldaketa pekatu al da? Ezagutu gabe epaitzea, oker bat da; iritziz aldatzea, berriz azertua

San Josemariari buruz

Marco Tosatti kazetariak artikulu bat argitaratu zuen 2001-XII-21ean Turín-eko La Stampa-n, laburbilduz Opus Deiri buruzko iritziak jendearen artean izandako bilakaera. Besteak beste, María del Carmen Tapia-ren testigantza zuen. Emakume honek, 1992an, behin eta berriro adierazi zuen dohatsuketaren aurka zegoela. Eta, orain, “Aita Santuaren erabakia goresten duela” adierazi du. ANSA agentziak, 2001-XII-24 egunean beste adierazpen batzuk zabaldu zituen. Eta, horietan, zera zioen Tapia-k bere iritzia argitzeko: "Escrivá monsinorearen zorioneko kanonizazioa, poztasun handikoa izan da niretzat; izan ere, hil zenez geroztik, mesedeak eskatu egin ohi dizkiot eta esan dezaket, benetan, sarritan eman izan dizkidala”. Izan zuen iritziaren arrazoiak azalduz gero eta 1992an argitaratu zuen liburu batez mintzo zelarik, zera esan zuen amaitzeko: “oker bat, oker larri bat izango litzateke nire liburuan dagoen informazioaz baliatzea Opus Deiren fundatzailearen santutasuna zalantzan jartzeko”.

Erromako Il Messaggero-n (2002-X-7) kanonizazioaz geroztik egin zuen balantzean, Orazio Petrosillo-k hau baieztatu zuen "atzotik aurrera, Elizaren agintaritzak bereak egin ditu, giro profesional eta lana santutasunez egitekoetan, apostolutzaren linea estrategikoak. Juan Pablo II.ak gehitu egin dio berea duen irakaskuntzari, erarik argienean, apaiz espainiar huraren programa". Eta, aurrerago, zehaztu egiten du: "eguneroko gauzak, lana, lanbidea, bikaintasuna bilatuz egin behar dira, lanaren balioa ondo egitean dagoelako, gizon-emakumeak zerbitzatu eta Jainkoari eskaintzeko".

Badago iritzi publikoan datu adierazkor bat, azpimarratzekoa: kristau inspirazioko komunikabideek argitaratu duten informazioen kalitatea. Hona dakargu, interesgarria baita, John L. Allen-ek, Erroman Nazio Batuetako National Catholic Reporter-eko korrespontsalak 2001-XI-9an sinaturiko artikulua. "Opus Dei: No surprise it gets top billing in this papacy". Allen-ek, beraren kazetari kideei zuzenduz, baieztatu zuen oker bat dela aurreiritziekin jarraitzea: "Opus Dei madarikatu beharrean, aurrelariek sakondu egin behar dute katolizismoaren funtsezko gaiez hark duen gogoeta teologikoa".

Azpimarratzekoak dira, baita ere, Annabel Miller-ek The Tablet-en 2001-XI-10 eta 17an egindako "Saints in the office" eta "Muscular Catholicism" bi kolaborazioak. Annabel Miller-ek, Opus Deiko kideak eta haren aurkako beste pertsonak elkarrizketatuz gero, zera ondorioztatu zuen: Josemaría Escrivá-ren mezua "it is not my cup of tea" da; baina, zenbait pertsonarentzat "kristau hobeagoak izateko bide bat bada, zergatik egin behar dut nik errealitate horren aurka?" (The Tablet, 2001-XI-1).

Alemaniar hizkuntzako zenbait jakintsuk mendeurrena ospatzea erabaki zuten. Eta Opus Deiren fundatzailearen bizitza eta irakaspenei buruzko testigantza eta gogoeten saio-bilduma bat argitaratuz egin ere, diziplinarteko gisara. Besteak beste, liburuan Koch monsinorea, Basilea-ko gotzainaren kolaborazio bat zegoen. Kazetari batek, berria jakitean, sentitu egin zuen gotzain eta, aldi berean, teologoaren jokaera. Kritikak aukera eman zion Koch monsinoreari, jendaurrean eta argiro, liburuan parte hartzeko izan zituen arrazoiak adierazteko. "Nire aldaketa pekatu al da?", Tages Anzeiger, 2002-I-30 haren artikuluan, Koch monsinoreak gogorarazi zuen 1992an jendaurrean adierazi zituela Josemaría Escrivá eta Opus Deiri buruzko aurkako iritziak. Garai hartan, zeharka baino ez zituen ezagutzen. Harrezkero, Josemaría Escrivá-ren testuak irakurri eta Opus Deiko kideekin harreman zuzenak izan zituen. Horiek direla bide, haren iritzia aldatu eta, gaur egun, onespen betea du geroko santuaganako. Hona Koch monsinorearen azken ondorioa: ezagutu gabe epaitzea, oker bat da; iritziz aldatzea, berriz, azertua.

Hain zuzen ere, alor honetan sumatu daiteke 2002. urteko pertzepzio kolektiboen artean gailenetariko bat. Marco Politi italiar kazetariak sumatu du "denbora igaro ahala, zenbait emozio baretu egin dira", La Repubblica, 2002-I-10. Baieztapena egin aurretik, elkarrizketa bat izan zuen, mendeurrena zela-eta, Opus Deiko Prelatuarekin.

Berriekin batera, artikulu sakonagoak ere argitaratu dira, kazetari espezializatuen eskutik, Opus Deik eta berorren fundatzaileak jendartean duen oharpenaz. Bestalde, hona Henri Tincq-ek "L'Opus Dei, l'avant-garde de Dieu", Le Monde, 4-X-2002-X-4an esaten duena: iraganeko aurreiritziak gaindituz gero, errazagoa da Opus Deirentzat "behar den bezala jardunaz, fundatzailearen deiari erantzutea: gizartea berkristautzea, enpresaria, ikaslea, etorkin gaztea, tradizio kristauaren baloreak defendatzeko laguntzea, haientzat eskainiz trebakuntzarako bitartekoak, erretiroak, otoitzaldiak eta debozioko jardunak".

Estilo berri baten adierazbide gisa irakurri dute zenbaitek Eugenio Scalfari-ren artikulu bat L'Espresso, aldizkarian "Escrivá-ren mirariak eta santuen fabrika", 2002-X-17. Eugenio Scalfari, erromar La Repubblica egunkariaren sortzailea da. Kazetari beterano honek, San Pedro plazako "ikuskizunaz" aldeko inpresioa deskribatuz gero, iritzi pertsonala adierazi du kanonizaziorako arrazoiei buruz: "Guk, laikook (kurtsibaz idatzi da hitz honek Italian, ohiko hizkeran, duen ñabardura adierazteko, zeren batzuetan “katoliko” hitzaren aurkakotzat erabiltzen baita) ez ditugu sinesten, ez miraritan, ezta naturaz gaindiko inolako interbentziotan ere, ez gorputzetan, ezta arimetan ere, edozein bada ere hitz honi eman nahi diezaiokeen zentzua. Zeren, horrela ezean, zein laiko izango ginateke? Baina guzti hori sinesten dutenak errespetatu egiten ditugu". Eta, aurrerago, jarraipena: "Josemaría Escrivá gizon santu bat izan dela, Aita Pío izan den bezala (...), ez da gure artean eztabaidatzen. Gizon santu bat, eta chapeau: berorren gisako asko baleude, hobe". Antzeko zerbait, back ground desberdin batetik, idatzia zuen Joan Estruch-ek, 9-I-2002-I-9an en Avui-n (Bartzelona) argitaraturiko artikulu batean. Kanonizazio laster izatekoaren berria komentatzean, zera baieztatu zuen Estruch-ek: Aita Santuaren erabakia ezin du kritikatu mirarietan sinesten ez duenak.

  • Juan Manuel Mora. "Cuadernos del Centro de Documentación y Estudios Josemaría Escrivá de Balaguer" 2003