Jainkoagandik herri urrunenean, gotzaina Opus Deikoa da

Philippe Jourdan, Iparraldeko gotzai eukaldunak: "Estonian biztanleen ehuneko 16ak bakarrik sinesten du Jainkoagan"

Azken berriak

Estoniako hierarkia luteranoak, moral eztabaidetan, “katolikoek zer dioten begiratzen dute aurrena”

Eurobarometro 2005aren esanez, Estonian, Errusia eta Finlandiaren auzoko Baltikoko herrian, biztanleen ehuneko 16ak bakarrik sinesten du Jainkoagan. Jainkoagandik urrunena dagoen herria da, eta hango gotzaina, Philippe Jourdan, Ipar Euskal Herrikoa, eta Opus Deiko kide. Herri honen erlijiozkotasun urria ez da, noski, gotzain honen errua, baizik eta 50 urtetan zehar jasan duen errepresio sobietar gogorrarena eta baita ere aldez aurreko bost mendeetako luteranismoarena, pentsamolde indibidualista bati bidea ireki diona.

Sei mila katoliko daude gutxi gora behera, azaltzen du Jourdanek “Palabra” aldizkarian. “Erdia estoniarrak, denak sobietarren azken urteetatik hona federa bihurtuak. Besteak, antzinako Sobietar Batasuneko lurralde katolikoetatik etorriak: Bielorrusia, Ukraina eta Lituania”.

“Urtero 50 edo 60 kristau berri hezten ditugu. Behar bada gehiago heziko genituen estoniera dakiten apaiz gehiago bagenitu. Hizkuntzaren zailtasun honek mugatzen gaitu”. Estoniera finlandieraren antza du bakarrik; zaila egiten zaie latinezko, eslaviar edo germaniar hizkuntzak erabiltzen dituztenei, ez baitu erlaziorik hizkuntza horiekin.

SESB zeneko beste leku batzuetan bezala, “konbertsioak batez ere hirietan gerta ohi dira eta katoliko berri gehienen profila formazio intelektualeko jendea da, batez ere gazteak”. SESBren hondamenak 20 edo 30 urteekin ezagutu zutenek “eskema marxistak eta hezkuntza sobietarrak markatuta jarraitzen dute”. Gaztetxoagoak, ordea, sinesmenera irekiagoak daude.

Katolikoak, gutxi izan ez ezik, lurralde osoan zehar banaturik daude. Haietaz arduratzeko, “hamabost apaiz baizik ez ditugu eta haien artean lau bakarrik han jaioak: hiru estoniar eta errusiar bat, Estonian sortua”. Lekuko eliza katoliko txiki honek bi eskola katoliko ditu, ospetsuak biak, Tallinen eta Tartuen.

Jourdan gotzainak esaten digu gainera, Eliza eta Aita Santua, mundu osoa kontutan hartuz, ongi ikusiak daudela. “Luteranoek, ortodoxoek eta beste erlijiokoek Eliza Katolikoak dionari begiratzen diote, moral eta etika alorretan adibidez. Apezpiku luterano batzuk esan didate moralari buruzko eztabaidaren bat sortzen denean, aurrena Eliza Katolikoak dionari begiratzen diotela” , esaten du gotzainak. Benetan garrantzizkoa da Estoniako luteranoek Erromara begiratzea, kontutan izanda, luterano suediarrek beren apezpiku-emakume lesbianaz hain harro daudelarik; eta jakinda Finlandian isuna ezartzen dietela kleroan emakumeak onartu nahi ez dituzten artzainei, edota luterano baltiko eta nordikoekin “interkomunioan” dauden anglikanoak barneko krisi larri bat jasaten ari direla.

Estoniako irudi elurtsua

Ofizialki Estoniako biztanleen ehuneko 30ak erlijioren bati jarraitzen diola dio. Erdia luteranoek osatzen dute; beste erdia ortodoxoek. “Fede katolikoa gogorra dela diote estoniarrek, hau da, asko eskatzen duela, baina ulertzen dute santutasunera iritsi beharraren proposamens”, azaltzen du gotzainak.

“Estoniarren izaerak gogoeta eta kontenplaziorako joera du. Oso gustukoa dute latinezko liturgia, kantu gregorianoa, bereziki egokitzen baita estoniarren izaerara. Beste alde batetik, sinesmena ez dute behar adina komunitatearen gauza bezala ikusten, eta horrek nolabaiteko ahultasuna dakar”, Jourdan monsinorearen esanean. Hau, 1988tik Opus Dein inkardinatua, 1996tik Estonian lanean, 2005etik aurrera, Estoniako administratzaile apostoliko da.

Nire aurrekoa kargu honetan, Eduard Proffittlich gotzaina, sobietarren kontzentrazio esparru batean hil zen 1942an. Eta aurrekoa? XVI. mendera jo behar dugu… herri hau lau mende baino gehiago egon da gotzain katolikorik gabe