ISSAren 50. urteurrena.

Promozio guztietako ikasle ohiak bildu ziren oroitzapenezko ekitaldian.

Azken berriak

Jardunaldia 11,00etan hasi zen Meza Santuarekin, Koruko Ama Birjinaren basilikan, Donostiako Gotzaina, Jose Ignazio Munilla, buru zela. Donostiako Orfeoiak Espainiako baita atzerriko zenbait puntutatik etorritako jendea hunkituta utzi zuen pieza ugariak ezin hobe interpretatuz.

Homilian, Gotzainak bere eskerrona azaldu zuen Jainkoarekiko “ISSA bezalako unibertsitate erakunde baten mende erdia ospatzeagatik; hainbeste fruitu akademiko, profesional eman baitizkio gizarteari, hala nola haziera gizatiar eta ebanjelikoa”.

Elizkizunaren barruan, Donostiako musika-elkarteak Mendelssohnen 43. Salmoa, “Richte mich Got”, Bachen “140. Kantata”, Gabriel Fauré-ren Requiemen “Pie Jesu” –Elena Barbé solista bezala– eta aita Madinaren Aita Gurea interpretatu zituen. Komunioaren bitartean, Pau Casals-en “Nigra sum” eta Gabriel Fauré-ren Requiemen “In paradisum”. Ospakizuna Händel-en “Hallelujah”-rekin bukatu zen.

Ondoren, gonbidatuak Victoria Eugenia Antzokira joan ziren, non oroitzapenezko ekitaldia izan zen, ETBko aurkezle eta zenbait hedabideetan zutabe idazle den Andoni Orrantia kazetariak gidatua.

Ekitaldia erakundearen hasierak gogoratzen hasi zen, ISSA martxan jarri zuten zenbait pertsonen lekukotasunaren bidez. Ohorezko beka Paloma García-Coronadori ezarriz jarraitu zuen. Paloma orain 25 urte, 1988an, gradua lortu zuen promozioko ordezkoa izan zen. Jarraian, EURASHEko –Goi Mailako Hezkuntzako Erakundeen Europako Elkartea- Idazkari Nagusi Stephan Delplace Jaunak hitz egin zuen. Berarekin eraiki zuen ISSAk 1989an SPACE elkartea. Delplace Jaunak goraipamenezko hitzez mintzo zen ISSAk bere ikasleen nazioartekotze alde egindako lan ederrarengatik.

ISSAko azken promozioaren ordezoa, Andrea Abad, Alemaniatik etorria han lan egiten baitu ekainean gradua hartu zenetik, ISSAtik pasa diren 3200 ikasleen izenean hitz egin zuen, eta eskertu nahi izan zuen ISSAn 25 urte edo gehiago lanean egon diren irakasleen lana.

Azken hitzaldiak ISSAko zuzendariarena, Mª Jesus Alvarez anderearena, bere eskerrona adieraziz, eta Nafarroako Unibertsitateko Errektore Alfonso Sanchez Tabernero Jaunarenak izan ziren.

Honek ISSAko gradudunez hitz egin zuen bereziki, “etsipenetik optimismora”, Iruñeko campusera ISSAko ikasketen mailaz mailako lekualdatzea aipatuz. “Horrek aldaketa suposatzen du, baina baita campus handiago batean sartzeko aukera, karrera hain garrantzitsu batera etorriko diren ikasle guztientzat.

Koktela, ezustean harrapatuz jende guztia, eszenarioan bertan ospatu zen, Xabier Lizasok pianoa zuzenean jotzen zuen bitartean