Iruñeko Elizbarrutiak eskerroneko zorra dauka Irabiarekin

Iruñeko apaizgaitegia, ttanttaka baina etengabe

Azken berriak

Azaroan, Irabia ikastetxeak 40 urte bete zituela eta, Iruñeko katedralean elizbarrutiko bikario orokorrak, Luis Oroz jn., meza eman zuen ikastetxeko ikasle, senide eta irakasleentzat.

Azken urteotan, 1988az geroztik hain zuzen, beti egon da Iruñeko apaizgaitegian Irabiako ikaslearen bat. Horrela jakinarazi zioten Irabiatik atera diren zortzi apaizek gotzainaren bikarioari, Luis Oroz Jn. Eta honek bere homilian eskertu nahi izan zuen ikastetxeari abadeen uzta hori "Iruñeko Elizbarrutiak eskerroneko zorra dauka Irabiarekin" esanez.

Dena dela, “eskerroneko zorra” espresio hori ez zen berria. Urte honetako apaizgintzako elizkizunean apaiz berri batek kontatu zion Gotzainari Irabiako ikaslea izan zela eta honek momentu horretan erabili zituen hitz horiek lehen aldiz.

Dagoeneko apaiztu direnak hauexek dira: Jose Mª Martincorena (1993), Juan Ignacio Ruiz (1996), Pedro Sanz (1996), Josetxo Vera (1998), David Baranguan (2000), Santiago Arellano (2001), David Galarza (2003), Jairo Díaz (diakono, 2004). Lizarrako parrokietan egiten dute bere lana Martincorenak eta Galarzak.