Iruñako Artzapezpikuak hitzaldi bat Goimendi Ikastetxe Nagusian eman zuen

Fernando Sebastian Monsignorea: “Ezin da Kristau ona izan langile ona izan gabe”. “Kristauaren tentaldia erraztasun eta beharrik gabe bizitzea da”, baieztatu zuen

Azken berriak

Iruñako Artzapezpikuak Goimendi Ikastetxe nagusian duen nahi bat adierazi zuen; hau da, Kristautasuna gizartearen bazter guztietara iristea Kristoren fedean sakonduz. Unibertsitarioei hitz baikorrak esan zizkien baina baita ere prestakuntza sendoa beharrezkoa dela, bai profesional bai espiritualki: “Ez zarete ikasle hutsak, baizik eta baita ere barrukotasuna duten pertsonak, sentimenduak eta itxaropena” esan zuen.

Fernando Sebastian Monsignoreak gure herrialdean dauden gizarte eta politikaren egoeraren kezkak adierazi zituen: “Eteten ari den Kristautasun baten aurrean gaude, non daude kristau kazetarien artikuluak?, bere buruari galdegiten zion. Kristau koherente batek gizartea aldatzeko beharra sentitu behar du: “Gure mundua Kristoren izpirituarekin aldatu behar dugu”, adierazi zuen, baita ere: “Mundua aldatzeko lehendabizi zu eta biok aldatu behar dugu, besteen beharrak lehenengo postuan jarririk".

Oinarri gisa prestakuntza eta otoitza nabarmendu zuen Kristautasuna bazter guztietara eramateko: “Ondo prestatuta besteen iritziak ezagutzeko eta gainditzeko”, esan zuen Don Fernando Sebastianek. Unibertsitarioei zuzendutako mezua oso argia izan zen: “Ezin da Kristau ona izan langile ona izan gabe”.

Sesio hartako gai garrantzitsuak familia eta haurren heziketa izan ziren: “Zer entzuten dute zuen seme alabak ikastetxean?, Zein heziketa hartzen dute beren gurasoengandik?”, galdetzen zuen. Bizitzako proiektu bat edukitzeari buruz jardun zuen: “Jesus hor al dago? Jaungoikoan gure ingurukamenen bidez solas egiten du, gure beharren eta hondoan dugun jendeen bidez”, baieztatu zuen.

Honelaxe, esan zuen gaur egun asko direla gizartean zeresanen beldurrik gabe bizi diren kristauak. Iruñean, eragin horri esker Popular TV sortu ahal izan da. Baina baita ere prestakuntza egokia duen jendea aurkitzearen zailtasuna adierazi zuen. “Profesional onak aurkitzea beren lana kristauak bezala egiten jakin dezatenak, kristau pentsaerarekin, proiektuak egoki irakurtzeko eta epaitzeko gai izan daitezenak”. Baita ere ezeztatu zuen kristauak zientziaren beldur direla, alderantziz, honen bidez Jainkoaren dohainak ikusteko aukera ematen digula.: “CIMAk kristauok ikerketari beldurrik ez diogula adierazten du”.

Azkenik Katolikoen harremanei eta elkartasunari buruz ere hitz egin zuen. Vatikanoko II Kontzilioa, onartu zuen Eliz barruan askotarikotasunak daudela baina baita ere legezkoak ez direnak. “Besteiritzikoa izatea ez dio ezer gehitzen esaten duzunari; burugabekeri bat esatea askoz errazagoa da” eta gaineratu zuen: “Egia hagitz apalagoa eta zehatzagoa da”.