Ilunabarrak Bilboko Abran

Jose Alzuet. Zaragozan jaio arren bere bizitzako urte gehienak Bilbon egin ditu. Bizkaiko arrantzale herrietan edertasuna aurkitu zuen egun lainotuetan kolorea deskubrituz.

Norberaren lekukotasun

Leioako (Bizkaia) auzo herritar bateko beheko solairuan dauka bere estudioa. Atalondoan sartzean, bere margolanak ikusten ditut paretan. “Nire ekarpena auzokoentzat” esaten dit.

Labetik zeramika batzuk ateratzen ari da, eta mahai gainean Bilboko Abraren zenbait argazki ditu, tonu oso ezberdinetakoak. Gehien maite dituenetako paisaia bat da, urte asko baitira itsasotik gertu bizi dela.

Jose Alzuet Sadaban (Zaragoza) jaio zen 1928an. Familiak okindegia zuen eta txikitatik aldi berean labeko lanaz arduratu  eta pintatu ere egiten zuen. Maiz eskatzen zion aitari margolarien obren irudiak ekartzeko Zaragozatik; eta arratsaldetan  haiek imitatzen saiatzen zen.

Pablo Celma, herriko maisua, izan zen gehien bultzatu zuena: “Hark sartu zidan zaletasuna”. San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan sartzen lagundu zion. Aita ere aliatu bihurtu zen eta Josek bere marrazkiak Eskolan erakutsi zituenean, harrotasunez esaten zuen: “Inork ez dio lagundu”.

Benetako lehen proba ez zen berebizikoa izan. 1945eko ekainean kultura orokorraren azterketa pasa zuen,  ez  ordea marrazketarena. Horrek uda bat Madrilen lanean erakarri zion, baina bere saria izan zuen. Hurrengo ikasturtean marrazketa eta prestatze ikastaro osoa gainditu zituen eta handik bost urtera Aragoiko artisten erakusketan, Zaragozan, grabatuentzat emandako  urrezko domina jaso zuen.

Duela bi urte Elorrioko Elkarte baten ohorezko bazkidea izendatu zuten

Artearen bidez kristau baloreak transmititzen ote diren galdetzen diot. “Bai, baina normala izanez. Gizalegekoa izan behar da artea lehenik. Nire sentsibilitatea transmititzen dut nik, koadroak erlijiosoak ez badira ere. Edertasuna aintzat  hartzeko gaitasunak, gizaki orok –pertsona denez– duen kontenplazio gaitasuna garatzera darama”.

Erroman bi urte igaro ondoren, 1956ean harremanetan jartzen da Parisen  panorama pedagogikoaren aditu bat bihurtzen duten mintzaira plastikoaren mugimendu berritzaileekin.

Gero Bilbon instalatzen da, eta ia 50 urte dira bertan bizi dela: “Arrantzale herritan edertasun plastiko oso deigarria aurkitu dut, batez ere Bermeoko itsasontzietan. Egun lainotuetan ikusten dut nik hobekien kolorea”.

Orozkon baserri batzuk margotzen

Opus Deiko espiritua bere bizitzan nola gauzatzen den galdetzen diodanean, hau da erantzuna: “Ez al duzu zeuk ikusten?” Estudioan ordena, garbitasuna, koadroak gordetzeko orduan gauza txikiak zaintzen direla ikusi dudala esaten diot… Baita ere  ez dagoela bere lanei lotuta. Hauxe eransten du: “Besteentzat baliagarria izan dadila nire lana, horixe nahi dut. Atsegin hartzen dut nire margolanak eginez, altxor bat ahal izan daitezen herri honetarako”.

Urtetan zehar bere tailerratik mihise, mural, zeramika eta mosaiko pilo bat atera dira hanbait lurraldetara: Australia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Frantzia…

Arazo batzuk ditu izenak gogoratzeko baina san Josemariari erakutsitako jotaz galdetzen diodanean, buruz esaten du:

El querer sin esperanza

Es el mas lindo querer

Yo te quiero y nada espero

Mira si te quiero bien

Fuiste mi primer amor                                       

Tú me enseñaste a querer

No me enseñes a olvidar

Que no lo quiero aprender

Bukatzerakoan hunkitu eta begietatik malkoak zerizkion