Idazkiak

SAN JOSEMARIA ESCRIVAREN IDAZKIAK

San Josemariaren testuak

Bidea

“Maisu lan baino gehiago den zerbait idatzi du Escriva Monsinoreak: bere bihotzari zeriona idatzi zuen eta bihotzera ere iristen dira Bidea osatzen dituzten gogoetak...”, L´Osservatore Romanoren hitzetan. 1934an argitaratu zen lehen aldiz lan hau, Espiritu-hausnarketak izenburua zutela. Honezkero 333 argitalpen egin dira, guztira lau miloi ale baino gehiago direla, 42 hizkuntzatan.

Goldatz

Goldatz, Bidearen antzera, San Josemariaren beraren otoitz eta arima esperientziaren fruitua da. Giza onbideen ikuspegi interesgarri eskaintzen du, gogoetarako hausnarketa laburren bidez ere. Egileak argitaratzeko prest utzi zuen, egiterik izan ez zuen azkeneko begiratuaren zai. Lehenengo argitalpena 1986an burutu zen. Geroztik 67 argitalpen egin dira, 18 hizkuntzatan, guztira 432.000 ale direla.

Sutegi

Bidea eta Goldatzen antzera egituraturik, Sutegi – argitaratutako azken lana – “suzko liburua da; Escriva Monsinoreak nahi zuen bezala, haren irakurketa eta gogoetak Jainko-Maitasunaren sutegian arima asko sar lezakete eta santutasuneko eta apostolutzako irrikan piztu” (Alvaro del Portillo Monsinorearen hitzaurrea). Lehenengo argitalpena 1987an egin zen. Honezkero 43 argitalpen burutu dira, denetara 384.000 ale direla, 12 hizkuntzatan.

Arrosario Santua

Arrosario Santua errezatzen denean hausnartzen diren gertakariei buruzko gogoeta liburua. Lehenengo argitalpena 1934koa da ere bai. Harrezkero 122 argitalpen burutu dira, 23 hizkuntzatan, guztira 688.000 ale direla.

Via Crucis

Jaunaren Nekaldiari buruzko gogoeta laburrak, San Josemaria Escrivaren beraren otoitzetik sortuak. Lehenengo argitalpena 1981an argitaratu zen. Denetara 72 argitalpen burutu dira, 18 hizkuntzatan, guztira 386.000 direla.

Escriva de Balaguer Monsinorearekin hizketak

Elkarrizketa bilduma, Josemaria Escrivak zenbait herrialdetako egunkari eta aldizkarik egindako galderei idatziz emandako erantzunez osatuta. Liburuaren bukaeran 1967an eman zen “Mundua bihotz-bihotzez maite izatea” homilia sartzen da. Lehenengo argitalpena 1968an egin zen. Geroztik 55 argitalpen burutu dira, 9 hizkuntzatan, guztira 330.000 ale direla.

Eliza maite izatea

Elizari eta apaizgoari buruzko hiru homilia biltzen dira. Monsinore Alvaro del Portillok Opus Deiren Sortzaileari buruz egindako bi artikulu sartzen dira. 1986tik 13 argitalpen burutu dira 8 hizkuntzatan, denetara 41.055 ale direla.

Igaro egiten den Kristo da

Ale honetan 18 homilia jasotzen dira. Kristau doktrina eta bizitzaren aurkezpen sakon eta erakargarria da. Hitzaurrea Alvaro del Portillo Monsinorearena da. Lehenengo argitalpena 1973koa da. Honezkero 87 argitalpen agertu dira, 13 hizkuntzatan, denetara 467.000 ale direla.

Jaungoikoaren adiskideak

Beste 18 homiliaren bilduma. Egileak kristau onbideen harian osatzen du bere seme hizketa Jaungoiko Aitarekin. Hitzaurrea Alvaro del Portillo Monsinorearena da. 1977az geroztik 75 argitalpen egin dira, 13 hizkuntzatan, guztira 389.000 ale direla.

Huelgasko abadesa

Ikerlan teologiko-juridiko sakona, jatorrizko iturri eta dokumentuetatik abiatuta, Burgosko monasterio ospetsuko abadesaren gotzain antzeko eskumen bereziari buruz.