Heziera bideak

Prelatutzak etengabeko heziera eskaintzen die bere kideei. Heziera bideak kide bakoitzaren familia, lanbide eta gizarteko eginbeharrak betetzearekin bateragarriak izaten dira.

Jarduerak

Prelatutzaren heziera bideek Jainko seme-alaben jaiera sakon eta sendoa lortzera daramate; beraz, Kristorekin bat egitera, sinesmen eta moral katolikoa sakonki ezagutzera eta, Opus Deiren espiritua gero eta gehiago bereganatzera.

Heziera bideak mota desberdinetakoak dira: eskolak, hitzaldiak, erretiroak eta abar. Prelatutzako kideek astean behin aszetika buruzko eskola edo zirkuluan parte hartzen dute. Hileroko erretiro egunean, ordu batzutan otoitzean eta kristau bizitzari buruzko gaiak hausnartzen dihardute. Gainera, urtean behin, prelatutzako kideek hiru egunetik bosteraino iraun dezaketen gogo jardunaldiak egiten dituzte.

Antzeko heziera bideak eskaintzen zaie kooperatzaileei, prelatutzaren ekintza apostolikoan parte hartzen duten gazteei eta nahi duen edozeini.

Heziera hau Opus Deiren zentroetan edo beste leku egokietan ematen da. Adibidez, zirkulua, bertan parte hartzen duen baten etxean izan daiteke; hileroko erretiro eguna parrokoak ordu batzutan horretarako uzten duen elizan, etab.