Rosarion, Argentina, jaiotako sendagile

2001ean Iruñean bizitzera etorri ziren.

Norberaren lekukotasun

Rosarion, Argentina, jaiotako sendagile euskaldun honek hogeita hamar urte ditu. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. 2001ean Iruñean bizitzera etorri ziren.

Non eta nola ikasi zenuen euskaraz?

Gehiena Argentinan ikasi nuen. Han Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz euskal etxeek hiru hilabeteko barnetegia antolatzen zuten udaran. Hiru urtez joan nintzen ikastaro horretara, eta laugarrenean Zornotzara etorri ginen, eta hiru hilabete egon ginen. Horrela 10. urratseraino ikasi nuen.

Zergatik etorri zinen Nafarroara?

Medikua naiz, Argentinan espezialitatea egin nuen, baina hango egoera larria zela eta, ez genuen etorkizun ona ikusten gure senideentzat. Hemen berriro hasi ginen. M.I.R. azterketa egin nuen, eta orain anatomia patologiaka egiten dut Nafarroako Unibertsitateko ospitalean, Clinica Universitarian, alegia.

Opus Dei oso zabalduta dago Argentinan?

Argentinan Opus Dei zehazki nola dagoen ez dakit. Opus Dei Argentinan nahikoa zabalduta dago, baina gehiago hedatzea oso ona izango litzateke. Edozein lekutan bezala, Opus Deiko kideak pertsona arruntak dira. Aberatsak? Leku guztietan aberatsak gutxi dira. Edozein ikuspuntu kontutan hartuz, Argentinan ere edozein motatako jendea dago Opus Deiren barruan.

Zeintzuk dira Opus Deiren eginbeharrekoak jendearen garapenari begira?

Nire ustez Opus Deiren eginbeharrik garrantzitsuena Eliza osoaren berbera da, jendea Jaungoikoarengana hurbiltzea. Jaungoikoarengandik hurbilago izan behar dugu, horrela hobeto ezagutzeko, azken finean gehiago maitatzeko.

Nolakoak izan behar dira Europa eta Argentinaren arteko harremanak? Atera al da Argentina bere krisia sakonetik?

Nik ez dakit nola izan behar diren Europa eta Argentinaren arteko harremanak, baina herrialde garatu guztiek hirugarren munduko herrialdeei beraien egoerak hobetzen laguntzea gustatuko litzaidake. Horrela bakea lortzetik hurbilago izango ginateke. Oso utopikoa badirudi ere, amets egin behar dugu. Argentina? Bai, nire ustez Argentina krisi honetatik aterako da, baina hori lortzeko urte asko pasatuko dira.

Zer inpresioa eman zizun gizarte Nafarrak?

Hemen, Nafarroan oso ondo hartu gintuzten. Nafarrek gogorrak izatearen ospea dute. Hasieran horrela dirudite, baina gero bihotz handikoak dira. Iruñea, eta Nafarroa osoa gustatzen zait eta maite dut.