Hasi mugitzen…

Ayalde ikastetxeak Familiako Ibilaldi Solidario bat antolatu du

Giza jarduerak

Lelo honekin, Ayalde ikastetxeak Familiako Ibilaldi Solidario bat antolatu zuen, FISC Fundazioa-HIRUGARREN MUNDUAk babesturiko Kongoko Nazioarteko egitasmorako dirua biltzeko. Egitasmo honen helburua da, zehatzean, besoetako egitea kongotar  neskatilak.  

Eli Bengoetxea, ikastetxeko trebakuntzako zuzendariordearen hitzetan, “ibilaldi honetako helburua bikoitza izan da: batetik, hezkuntzako komunitatea besteentzako laguntasunean buru-belarri sartzea eta, bestetik, familien arteko loturak handitzea, jarduera solidario batean uztartuz”.  

Parte-hartzaileen kopurua 400 pertsonatik gorakoa izanik, ibilaldiak bi aukera zituen: bata, laburra -hiru kilometrotik gorakoa-; bestea, luzea -10 kilometrokoa-. Parte-hartzaile bakoitzak 2 euro ordaindu zituen bizkar-zenbakiko, eta baita ibilaldiaren helbururako dohaintzak ere. Bildutako dirutza, 2.000 eurotik gorakoa izan zen. 

Ibilaldia, udalaren laguntza izan zuena, Loiun garatu zen 4 ordutan zehar. Amaitzean, sari-ematea izan zen familia irabazleentzat. Hona, sari-ematerako gondatuak: Maite Luzuriaga, FISC-HIRUGARREN MUNDUA fundazioaren presidentea, Juan Carlos Fernandez, ASPANOVAS BIZKAIAkoa eta gure lurraldeko Elikagaien Bankuko presidentea. 

Asmoa da jarduera hau urtero egitea eta, urte bakoitzean batzen den dirutza, ikastetxeak laguntzen diharduen 11 egitasmoen arteko batentzat izatea. 

Gaur egun, ikastetxeak, solidaritatezko 11 egitasmotan dihardu lanean, euren arteko batzuk nazioartekoak (KONGOko Nazioarteko Egitasmoa -FISC Fundazioarekin lankidetzan-, Kazasjstan-erako jostailu eta eskola-materiala biltzeko kanpaina, eta baita Nazioarteko Lankidetza GKE-rekin lankidetza). Laguntzen dihardugun beste egitasmoak, tokikoak dira: Elikagaien Bankua, Aresti Kondea, Barrika, Portugaleteko San Juan Bataiatzailea Egoitzen jantokiak, Uribe Kostako jantokia, Hospitalitoa eta Gabonetako kanpainak. Halaber, ASPANOVAS elkartea lagundu egiten dugu, honek enkargatu egiten dizkigun zereginetan. 

Ekimen honen bidez nahi da lortu ikasle neskatilak eta familiak gai izan daitezela inguru sozialean parte hartzeko, gizarte gizakoiago baterako urratsak emanaz. Horrela, egia bihurtuko dira San Josemariaren hitzak Conversaciones liburuan: “Karitatea -Maitasuna- bizi izanik, kristauaren giza eta naturaz gaindiko bertute guztiak bizi egiten dira. Karitateak, hurrengoak denak bizi izatea eskatzen du: justizia, solidaritatea, familiako eta gizarteko erantzukizuna, txirotasuna, alaitasuna, garbitasuna, adiskidetasuna…” (62 zk.)