Harambee, auzolanean, Afrikaren itxaropena

“Harambee” delakoaren leloa dugu, 2002an jaiotako elkartasun-proiektu bat Opus Deiren sortzailearen kanonizazioa dela-eta eratua

Giza jarduerak

Harambee 2002 programak hezkuntza-ekimenak Afrikan eta Afrikari buruz sustatzen ditu, hego-Saharako eremuaren garapenerako proiektuen bidez eta munduan barreneko sentsibilizazio ekintzen bidez sortu ere. Sentsibilizazio ekintza hauen helburua kultura afrikarraren balio, ezaugarri eta etorkizunerako aukerak ezagutaraztea da. 

Swahili hizkuntzan “harambee” hitzak “denok batera” edo “auzolanean” esan nahi du. Arrantzaleek sareak itsasertzera hurreratzean oihukatzen dute, auzolana beharrezkoa denean esaten da: premia duen familia bati laguntzeko, eskolaren bat eraikitzeko, gurtza-eraikin bat egiteko, etxe bat altxatzeko. Norberak ahal duena eskaintzen du, dirua edota gauzak, baina denok batera: denek eman eta jasotzen dute. 

Harambee-k Istituto per la Cooperazione Universitaria di Roma (ICU) delakoarekin egiten du bere lana. Azken erakunde honek hezkuntzan eta Afrikarekiko elkartasunean jardun du azken urteotan. 

Lehengo otsailaren 14an Harembee-k dirua biltzeko kanpaina bat iragarri zuen prentsaurreko batean. Kanpaina horren helburua honako lau egitasmook martxan jartzea da: 

1) Sudanen: Gerra zibiletik ihesi eta hegoaldetik datozen gazte zein emakumeak profesionalki trebatzea.

2) Kenian: Batez ere lehen eta bigarren hezkuntzako Ikastetxeetan ari diren irakasleei trebatze-ikastaro bat ematea.

3) Madagascarren: Artisautza eskolak eskaintzea, horrela familia batzuek daukaten lanbidea profesionalizatu eta beren ekonomia sendotu ahal izango dute.

4) Kongoko Errepublikan: Nekazari eremu batean osasun-zerbitzu bat sortzea Kinshasa inguruan, estatuko hiriburuan, hain zuzen. Proiektu hau haur eta emakumeei begira dago, batez ere. 

Era berean, “Afrika ezagutarazi” delako sariaren II. edizioa aurkeztu da. Bertan telebista erreportajeek hartzen ahal dute parte, Afrikako garapenaren alderdi bat islatuz ikuspegi errealista eta itxaropentsu batetik. 

Sortu zenetik, Harembee-k Afrikako 14 estatutan 24 egitasmo finantziatu ditu, bertako pertsonek sustaturiko proiektuak eurak guztiak. Lau egitasmo berri hauek Aita Santuak bere “Deus caritas est” entziklikaren bidez egin duen aldarriari erantzun nahi diote. 

Prentsaurrekoaren adierazpenak

“2006ko kanpainak ―Carlo De Marchi Harembee-ren sustatzailearen esanetan― afrikarren itxaropenari eutsi nahi dio. Badakigu lau egitasmo hauek basamortuan eroritako lau ur-tanta baino ez direna. Dena dela, garrantzitsuak dira oso; izan ere, Afrikako garapenean lanean dabiltzanen gogoak bizkortzen dituzte eta emaitza onak lortzen ari dira. 

Lida Corbi kanpainaren nazioarteko koordinatzaileak esan zuenez, “egitasmo hauek guztiak Afrikako erakunde lokalek bultzaturikoak dira. Afrikak afrikarrei esker konponduko ditu bere arazoak. Beren etorkizuna hobetzeko laguntza behar dute, besterik ez; kontinente hura garatzen ari direnei gure laguntza eman behar diegu.

Kongon eta Sudanen ari diren proiektu batzuen ordezkari bi ere egon ziren prentsaurrekoan; izan ere, eurek ere Harambee 2006-ren diru-laguntzak jasoko baitituzte.

Patience Mbombok, Monkole Hospitaleko erizainak (Kinshasa, Kongo) 100 emakume eta 500 haur atendituz aritzen direla azaldu zuen, hiriburutik kanpoko eremuetan. Zonalde horietan 500.000 pertsona inguru bizi dira, eta jakitun dira jende gehiagorengana ailegatu behar direla: “Etxekoandreak Kongoko gizarte-garapenerako oinarri-oinarrizkoak dira: eurak heziketaren arduradunak dira eta beren laguntzarekin kontinentea aurrera aterako da”. 

Liliana Ugoletti kanosiar lekaimeak Sudanen izan zuen esperientzia kontatu du. Bertan emakumea gizartean eta profesio mundua bultzatzen ari da lanean eta hauxe adierazi zuen: “Urte hauetan konturatu naiz emakume afrikarrendako laguntzarik handiena ez dela hezkuntza jasotzea, ezpada aupadak eta laguntza jasotzea euren baitan duten ahalbideak garatu ahal izateko”. 

Harambee ICUk sustaturiko ekimen bat da, Gobernuz Kanpoko Erakunde bat eta bere egoitza Erroman dago. 1966. urtetik bost kontinenteetan aritu da lanean.