Gaztelueta Abenduak 3

Xabierreko Frantzisko deuna eta Batxilergoko ikasleen izenei buruzko bitxikeri bat

Azken berriak
Opus Dei - Gaztelueta Abenduak 3

1949an Eusko Ikaskuntzak Euskaren Nazioarteko Eguna ezarri zuen eta ia 50 urte geroago, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ofizialtasuna eman zioten egun honi.


Baina galdera azkar sortzen zaigu, zergatik hau bezalako egun batean? Zer dela eta aukeratu zuten abenduko egun hau ? Orain dela bost mende, 1552ko abenduaren 3an hil zen Xabierreko Frantzisko deuna Txinan, eta garaiko kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz. Beraz, euskaldun saindua eta euskararen arteko harremana argi geratu zitzaien Eusko Ikaskuntzako arduradunei.


Eguna aprobetxatuz, Javier, Xabier edo Xabi asko gara egun honetan gure izenaren saindua ospatzen dugunok, baina Gazteluetako Batxilergoan zenbat Javier eta izena beraren eratorriak gara? Inkesta txiki eta erraza egin ostean, hona hemen erantzuna: guztira, hamar ikasle eta hiru irakasle. Izena ez da ugariena, izan ere, ehun eta berrogeitabost ikasleen artean, izenik erabiliena Ignacio dugu 13 lagunekin, eta lehen esan dudanez, Javier eta Alvaro 10na.


Zorionak Javier, Xabier, Xabi, eta Patxi guztioi eta nola ez, nafar guztioi ere …