Gaur santu berrien ereduak behar ditugu

Zizur Nagusiko parrokiak san Josemariari beirate bat eskaini dio

Azken berriak

Jose Luis Morrás jauna, Sesmatarra eta Zizur Nagusiko (Nafarroa) san Ander Apostolua elizaren erretorea, beti prest dago edozein deialdiari arretaz erantzuteko. Bulegoan ez nagoenean, poltsikoan daramat bulegoa, dio erretore jaunak gure lehendabiziko kontaktuan telefono mugikorrez erantzun zigunean.

Elizan betidanik bageneuzkan hiru irudi: san Isidrorena nekazal herria delako gurea, san Frantzisko Xabierrena Nafarroan gaudelako, eta denon patroia den san Joserena. 2000.urtean beste bi beirate gehitu behar genituenean Jose Luis Jaunak gaur eguneko santuei sagaratzea erabaki zuen eliztarrentzako oraingo adibideak izan zitezkeenak: santa Vicenta Maria eta san Josemariari garai hartan oraindik dohatsua zelarik.

San Josemariaren beiratea Antonio Blancoren lana da, Iruñeko Katedraleko Martinena talleraren zaharberritzailea. Eredua san Josemariaren estanparen argazkia izan zen, irudia ezaguna baita, eta errez igartzen du parrokiatik sarri ibiltzen den jende askok.

Beiratearen hondoan san Josemariaren libururik ezagunenaren testuak irakur daitezke, Bidea liburukoak, hain zuzen ere.