Ez dut uste hitzik aurkituko nukeenik San Josemariaren kanonizazioan bizi nuena adierazteko

“Hermanas Josefinas” kongregazioak Lankidetzarako Ingeniariak-en laguntza jasotzen du

San Josemariari buruz

Mexikoko “Hermanas Josefinas” Kongregazioko Maria Inmaculada Probintziako Superiorarekin, Miriam Bonilla, ari gara hitz egiten.

Sor Miriam, mintza gaitzazu Kongregazioari buruz.

Mexiko, AEB, Erdialdeko Amerika, Venezuela, Puerto Rico, Txile eta Angolan ari gara lanean. Karitate lanetan ibiltzen gara: gaixoekin ospitaletan; erietxetan; osasun zentroetan; zahar eta umezurtz etxeetan; haurtzaindegietan; haur jangeletan; indigenekin misioetan; Angolako misioetan; ikastetxeetan; erizaintza eta hezitzaile eskoletan; mintegietan; emakumeen heziketarako zentroetan eta AEBetan etorkinentzat harrera zentroetan. Gaur egun ia 700 erlijioso gara.

Lankidetzarako Ingeniariak erakundeko fondoak zertara zuzentzen dituzue?

Giza heziketa eta heziketa erlijioso eta kristauko zentroetara, batez ere behar gehiago dagoen lekuetan. Emaitzak garbiak dira: batez ere, serorak berak gehiago jabetzen dira beren bokazio-erantzunaz, eginkortasun handiagoa lortzen da misioetan, eta apostolutza desberdinetan lan egiteko bokazioak bilatzeko bideak ditugu.

Gogoratzen ahal duzu onuradunen pasadizoren bat?

Noski baietz. Adibidez, neska batzuk prostituzio bizitza eramaten zuten ez zutelako beste diru konponbiderik. Gero ezagutu zuten San Jose Zentro Bokazionalean lantegi josketa, Lankidetzarako Ingeniariak bitartez lortutako makineriarekin ireki zena, eta honek lan duin bat ikasten lagundu zien eta bizitzeko bide duinagoa. Rivas ikastetxean, Buenos Airesen, ikasleek asko eskertu dute beste aukera batzuk eman zaizkielako etorkizun itxaropenaz beren ikasketak bukatzeko.

Jakin dut parte hartu zenuela San Josemariaren kanonizazioan San Pedro plazan. Nola ezagutu zenuen Opus Dei?

Lankidetzarako Ingeniariak erakundeko Opus Deiko kide baten bitartez; proiektu batzuetan topatu ginen. Fundatzailearen bizitzari buruzko liburuak, eta haren idatzi ugariak eta aberatsak irakurriz, neukan iritzia aldatu nuen. Baina oraindik garrantzitsuagoa izan zen ezagutu nuen bere semeen testigantza. Espiritualitatea ados dago semeek bizitzen dutenarekin.

Zer gogorapen dituzu urriaren 6etik buruz?

Hain berezia izan zen, ez dut uste hitzik aurkituko nukeenik han bizi nuena adierazteko. Neure buruari bakarrik esaten nion: hau lurrean bada, zer zeruan? Asko liluratu ninduen espiritualki zegoen komunikazioa nahiz eta hizkuntzak, kulturak, kontinenteak eta adinak asko izan. Kutsatasun bat zegoen eta ni ere familia handi haren parte sentitzen nintzen. Ordutik nire bizitza, pertsona sagaratu batena, aldatu egin zen nire bokazioari buruzko erantzun aproposago batekin: Jaunarekin maiteminduagoa, eta santutasuna lortzeko desio handi batekin nire kontsakraziotik.

Zuk esperientzi asko edukiko duzu: merezi al du Kristorengatik bizitza ematea?

Noski baietz. Nik uste dut Harengatik dena ematea gauza ederrena dela. Kontenplazio bokazioa oso bizirik dago gaur egun ere. Beharrezkoa da bai bizitzan bai apostolutza mailan. Bakarrik jokaera kontenplatibo batetik izan daiteke errukitsua eta bihozbera.

Zerk bultza zintuen Jaungoikoari bizitza emateko?

Jainkoarekiko maitasun apartak eta apostolutzan santu bihurtzeko desioak. Bestetik, umeen sufrimenduak ikustea eta kaleetan eta ospitaleetan nola zeunden, izan zen niretzat erakargarriena.

Zer esango zenioke gazte bati bizitzari buruz?

Edertasuna, dirua eta plazerra bukatu egiten direla eta pertsona guztiak huts handi bat bizitzen dutela bizitza berekoia daramatenean. Nire esperientziatik merezi du Kristori jarraitzea, materialismo giro honetan. Munduak behar zaitu zure ausardia eta adore gaztearekin.