Eslovenia: Urrun eta gertu, aldi berean

Jorge Garaikoetxea. Euskaditik Esloveniara Opus Deiko mezua zabaltzera

Azken berriak

Zergatik joan zinen Esloveniara?

Bost urte bakarrik igaro direlako Opus Deiko lehenengo kideak herrialde honetara iritsi zirenetik, eta esku gehiago behar ziren. Prelatuak Esloveniara bizitzera etortzea proposatu zidan, hemen zeudenei laguntzeko. Pentsatu egin nuen eta baietz esan nion. Bitxia bada ere, esan behar izan zidaten zehatzago non zegoen eta nola zen Eslovenia. Aditua neukan, baina inoiz ez nion arreta handirik jarri Jugoslaviatik 1991ean bereizi zen herrialde horren txiki honi. Eskolako Geografian ikasi ez nuelako seinale. Orain zentro berriaren eraikuntzan laguntzen ari naiz, gazteentzako heziketa proiektu bat ateratzen eta hizkuntza ikasten.

Zein izan dira zure lehenengo sentipenak Eslovenian?

Egia esan, etxean bezala sentitu naizela esan dezaket. Herrialdeak bi miloi biztanle ditu eta lanerako serio samarrak dira. Ez da lurralde zabala, inguru ezin berdeago da eta maiz aritzen du euria. Euskadiko edozein lekutan biziko bazina bezala da. Jendea oso ona da eta adiskide dezente ditut dagoeneko, baina asko kostatzen zaigu elkar ulertzea, hizkuntza zaila egiten zaidalako oraindik.

Orain dela bost urte hemen hasi zirenak askoz ere hobeto moldatzen dira.

Zer oztopo aurkitu dituzu?

Hizkuntza izan da zailtasunik nabarmena. Esloveniarrak (eta eslaviarrak orokorrean) azkar ikasten dituzte Europako beste hizkuntzak. Baina alderantziz, ordea, benetan korapilatsua gertatzen da. Denbora asko eman dut esloveniera ikasten. Urtebete pasatxo egin eta gero moldatu naiteke hizketaldi errazetan eta hizlariak azkar hitz egiten ez duenean, edo gazteengan ohikoa den lagunarteko hizkera itxia ez denean.

Ezagutu dituen esloveniarrekin

Beste eragozpen bat, berriz, hotza da. Ni beti bizi izan naiz itsasotik gertu, eta gutxitan iristen ginen zero gradutara; hemen neguan zeropeko 20 gradutara iris daiteke batzuetan. Txanoa eta eskularruak nahitaezko dira guztientzat neguan.

Zein izan da zure lehenengo poza?

Hasteko, Liubliana, bizi naizen hiria gustatu zitzaidan. Donostiaren tamainakoa da, oso zaindua eta garbia, eraikin polit samarrekin. Baina noski, itsasotik urruti. Hemen bizitza oso atsegina da; esaterako, hiritik ibiltzeko biderik ohikoa bizikleta da.

Hurrena, nire lehenengo adiskide esloveniar Tomazekin izan nuen topaketa aipatuko nuke. Irakasle da, eta hizkuntza ikasten laguntzen dit. Orain dela gutxi gonbidatu ninduen bere ikasleei Euskadiri buruz hitz egitera; aprobetxatu egin nuen esloveniarrarekin nire aurreneko saioak egiteko, eta ulertu zidatelakoan nago.

Nola ikusten duzu Obraren etorkizuna herrialde honetan?

Martxan jarri duen zentroa

Bost urte ez da ezer eta esan daiteke hasi berria dela. Biztanleen zati handi bat katolikoak dira. Batez ere herrialdeko gehiengoa den baserri giroan. Gainerakoak ia ateoak dira, bizi dituzten komunismoko urteen emaitza. Askok erahilen bat dute senitartean. Asko sufritu dutela antzematen da. Obrakoak dozena bat baino gehixeago gara, baina bizitza arruntean, lanean, familian, eta abarretan santutu behar dela dioen mezu kristaua indarra hartzen ari dela ikusten dugu. Batzuentzat berria da, baina sakonki barneratzen dute.

Egia da gu izan garela ikasten lehenengoak, batez ere esloveniarren neurritasunetik. Langabezia ia ez den arren, oso etxe txikietan bizi dira, baliabide eskasekin eta soldata oso baxuekin europar batentzat. Egoera honetan aurre egin behar zaie prezio altuei eta horrek sakrifizio handia eskatzen du.