Encarnita Ortegari debozio izateko otoitza agertu da

Gazte izatearen ederra! zioen hiltzeko zenbait hilabete baino gelditzen ez zitzaiola eta Opus Dein ia 55 urte bete zituela

Azken berriak

Encarnita Ortega Pardo 1920eko maiatzaren 5ean jaio zen, Puente Caldelasen (Pontevedran), familia kristau batean. Bere haurtzaro eta gaztetasuna Galizia eta Aragoiko lurretan igaro zituen. 1941ean san Josemaria Escrivak zuzendutako gogo-jardunaldietan izan zen Alacuasen (Valentzian) eta Jainkoak bere Opus Deirako deia ikustarazi zion.

Encarnitak laster moldatu zituen bere bizitzan Opus Deiren fundatzailearen irakaskuntzak, eta eguneroko eginbeharraren bitartez sendotu zituen kristau onbideak.

Jainkoarenganako fedea eta animen aldeko maitasuna bere zerbitzu jarreran nabari ziren; honek bere buruaz ahaztera bultzatzen zuen, harremanetan ibiltzen zen jendearen ondasun espiritual eta materialez jabetzeko. 1946an Erromara joan zen eta san Josemariarekin batera Opus Deiren hedatasunean aritu zen munduan zehar.

Espainiara 1961an itzuli zen eta, buru eta bihotzez, zenbait ekimen apostolikotan parte hartu zuen. Bere azken urteak Valladoliden igaro zituen. 1980an minbizia diagnostikatu zioten. Hamabost urtez gaixotasun horren bizikide izan zen; dena dela eta, ez zuen bere lan erritmoa murriztu. Heroitasunez maite izan zuen Jainkoaren nahia eta beste pertsona batzuei oinazearen balio santutzailea azaldu zien, oinaze hau Jesukristoren Gurutzearekin bat egiten denean.

Edozein egoeratan, Jaungoikoarekiko maitasun elkarrizketan azaltzen zen bere erruki bizi trinkoak, laguntasunaren bidez, besteak Jesukristo aurkitzen laguntzeko bidea bihurtzera eraman zuen. Pertsona asko Encarnitarekiko laguntasunaren bidez Jainkoarengana hurbildu ziren eta euren kristau biziaren zentzua argitasun berriz ulertu zuten. Santutasun ospean hil zen Iruñan, 1995 eko abenduaren 1ean.

Urbano VIII Aita Santuak dekretuen onespean adierazten dugu Autoritate eklesiastikoaren judizioa ez dela moldatu nahi eta otoitza honek ez duela gurtza publikoaren helbururik.

Debozio pribatuarako otoitza

Jauna, zure alaba Encarnitari mundu erdian santutasuna aurkitzeko edertasuna erakutsi diozu eta bide hori, Opus Dei, fideltasunez ibiltzeko grazia eman diozu: emaidazu bera bezala egunez egun zure maitasuna aurkitzeko eta nire inguruan daudenei zabaltzeko grazia.

Gorets ezazu zure alaba Encarnita eta emaidazu bere bitartez eskatzen dizudan mesedea ... (eskatu)

Gure Aita, Agurmaria, Aintza.