Emozio adimena duen umea zoriontsu eta argitsuagoa da

Badakizu zure seme-alabak laguntzen? Zure etxea benetako zoriontasun eskola da? Une pozgarri eta goibeletan etekina lortzeko bidea gure menpe dago

Azken berriak

Mijancos Umediko irakasleak honela azaltzen du emozio adimena: norbera bere burua sustatzeko gaitasuna, ezustekoetan iraunkor izateko gaitasuna, inpultsuak kontrolatzeko gaitasuna, tentua norberaren jabea izatea ez uztearena, gure ahalmen arrazionaletan itomena tartekatzea galeraztearena, esker onekoa izatearena eta, azkenik -ez garrantzi txikiagokorik ordea- besteekin enpatia izateko eta besteengan fidatzeko gaitasuna. Adimen hau zaintzen badugu eta gure seme- alaben heziketan hau lortzera bultzatzen baditugu, ziur oso zoriontsuak izango dira, ziur.

Gure seme-alabek eten gabe begiratzen gaituzte. Familia batzuk, era askotako inguruabarrak dituztelarik, oso zoriontsuak dira; beste batzuk berriz, guztiz garraztuak bizi dira. Maite Mijancos doktoreak, Hezkuntza Ikerlan Europarren Institutuko zuzendariak, gurasook azaltzen ditugun galdera hauek erantzuten saiatuko da, Umedi haur- ikastetxean gertatuko den hitzaldian eta ondorengo galdera irekietan.

Maite Mijancos-entzat, emozio adimena garaitzen duen entendimendua da. Bere arrazoibidea unibertsitate ezberdinetako ikerlan egiaztatuetan oinarritzen da. Esaterako, Harvard-eko Unibertsitatean Grant izeneko ikerlana burutu zen. Azterlan honen bidez, zenbait ikasleren jarraipena egin zen. Argi geratu zen unibertsitatean emaitzik hoberenak lortu zituztenek ez zutela lanbide arrakasta edota zoriontasun handiagorik, emaitz baxuagoak lortu zituztenek baino.

Zoriontasunean hezitzeko zenbait irizpide

1. Nortasun osasungarriaz hezi ezazu zure seme- alaba. Norberaren barnean gertatzen dena kanpotik ikus daiteke.

 Lagun ezazu zure seme- alaba edo ikaslea, bere burua errealismo eta eskakizunez ezagut dezan.

 Saia zaitez -ez duzu beti lortuko, ez etsi- era ordenatu, jarraikor eta disziplinadunean bizitzen.

 Osotasunez bizi eta ez itxuraren menpe.

 Saia zaitez baloreak irakasten.

 Oso umoretsua izan zaitez.

 Gizarte- bizitzan nola portatzen zaren aztertzen dute.

 Pentsatzen duzunarekin bat bizitzen saia zaitez (“gizona pentsatzen duenara aldatzen da”).

2. Bizitza ezberdina izatearen grina? Ez zaitez erdipurdiko izan, danok baikara izarrak zerbaitetan. Honezkero, aurkitu al duzu izarra zure seme-alaba bakoitzarengan?

3. Zure seme-alabei ematen erakuts iezaiezu, jasotzen baino; gizonik zoriontsuena gehien ematen duena da. Eman dugun zoriontasuna besterik ez dugu izango. Eta hau gure menpe dago.

4. Zure bizitza zure burua baino beste zerbait handiagoren zerbitzuan dagoela pentsatzean, zoriontsuagoa zarela frogatuko duzu.

5. Heziketa plan edo proiektu bat zehaztu zure seme-alaba bakoitzarentzat: eta aurrera eramazu, borondate handiz, zirt edo zart, ordenaz eta ekinaren ekinez.