Ernesto Cofiño

Guatemala, 1899 — 1991.

Biografía

Ernesto Cofiño Guatemala hirian jaio zen 1899ko ekainaren 5ean, eta han egin zituen bere lehen ikasketak. Pariseko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean jaso zuen Mediku Kirurgialari Titulua 1929an. 1933an ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen.

Bere lanbidean aritu zen bete-betean, zerbitzu zaletasun miresgarri batek bultzatuta. Bere pazienteen osasun fisikoaz arduratu ez ezik, haien arazo pertsonalak ere bereak egiten zituen. Bere giza eta naturaz gaindiko zentzu sakonak bizitzaren alde maitasuna eta eskubideak sustatzera eta babestera eraman zuten, ekimen berriak bultzatuz. Horietako batzuk berak eraman zituen aurrera, karitate handiz, emakume haurdun, kaleko haur eta umezurtzen alde. Irtenbideak eskaini zien arazo publikoei. Babes etxeak eta asistentzi zentroak fundatu zituen. Lau urtez Hospizio Nazionalaren zuzendaria izan zen.

Ikerketa pediatrikoaren aitzindari Guatemalan, San Carlos Unibertsitateko (USAC) Medikuntza Fakultatean Pediatria Katedra sortu eta postu hartan egon zen 24 urtez. Irakaskuntzan eskuzabalki izan zuen arduragatik, USACen Urrezko Domina eman zioten, Unibertsitate horrek ematen duen saririk handiena.

Opus Dei ezagutu zuen, 1928ko urriaren 2an San Josemaria Escrivak fundatutako Eliza Katolikoaren Erakundea, edozein egoerako pertsonen artean santutasuna bultzatzeko, munduaren erdian, lan arruntaren bidez. Eta bide horretan konturatu zen bera ere erantzun behar ziola kristau guztiak santutasunerako deitzen dituen Jainkoari. 1956an eskatu zuen onarpena Opus Dein, kide supernumeraio bezala. Egun horretatik aurrera, Jainkoarenganako harremanak areagotu zituen otoitzean, hilduran, eguneroko Meza Santuan, Jaunartzean, eta asteroko Aitortzan; Ama Birjinarenganako jaiera handitu zuen, Errosario Santua egunero esatearen debozioa zabalduz; ikasketan eta ikasbide eta erlijio hezieran ahalegindu zen; eta apostolutza areagotu zuen, bere alaitasuna eta eskuzabaltasuna pertsona askori zabalduz. Diru laguntza eta otoitzak eskatzen zituen, giza eta kristau promozio ekintzak aurrera eramateko. Berak gogor lan egiten zuen ekintza horietan, beti Elizaren irakasbide soziala betetzeko prest.

Minbiziaz hil zen, eritasun luze eta mingarri bat sendotasun eta etsipen osoz jasan ondoren, 1991eko urriaren 17an, Guatemala hirian.

Ernesto Cofiñoren bitartetzaz graziak eskuratzen dituztenei eskatzen zaie ager ditzatela Ertamerikako Opus Deiren Santuen Auziendako Bulegoari, 5ª Avenida 4-20, Zona 14, Apartado Postal 111-A, Guatemala C.A.

Bizitzaz eta bertuteez elizbarrutiko Prozesua Guatemala hirian egin zen 2000ko uztailaren 31tik 2001eko apirilaren 5era.