Berriro eskola arreta inmigranteen alde Getxoko Pio Baroja institutuan

Zabalketak bultzatutako ekimena da, Getxoko Udalak eskatuta

Giza jarduerak

Beste ikasturte batez, Zabalketak bere etorkinen aldeko programa hasi du Getxoko (Algorta) Pio Baroja Institutuan. Zabalketako boluntarioek –batez ere Gaztelueta ikastetxeko ikasle eta ikasle ohiekin- bultzatutako ekimena da, Getxoko Udalak eta ikastetxeak berak eskatuta.

Proiektuaren helburua, ikasteko zailtasuna duten ikasle inmigranteei eskolaz kanpoko laguntza eskaintzea da, programa egonkor baten bidez. Hezkuntza mailan gaur egungo gizarteak aurrean duen eginkizun garrantzitsuenetako bat, etorkinei beren nortasuna garatzeko gauza den heziketa eskaintzea da, etorkizun duin baterako prestakuntza emanez.

Eginkizun honek, ordea, zailtasunak ere baditu, beste nazioetatik datozen ikasleek arazo ugari izaten baitute eskoletako curriculum programara egokitzeko eta behar bezalako hezkuntza integrazioa lortzeko.

Helburu hau iristeko, orain bi urte hasi zen Zabalketa eskolaz kanpoko proiektu bat aurrera eramaten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat. Programa honen bidez, astero beren ikasgaien berrindartze eskolak ematen zaizkie ikasleei, sailetan banatuta.

Ikasketen jarraipen banakakoa egin, curriculum gabeziak bete eta betebeharretan aholkatzea izaten dira Zabalketako boluntarioek duten eginkizuna, Getxoko institutuan bertan. Denoi irekita dagoen ekitaldia da eta zuk ere parte har dezakezu.