Begoña Garate: txokolatea lanbide bihurtzen denean

Mendaro, mila biztanle dituen Gipuzkoako herri bat da

Azken berriak

Mendaro, mila biztanle dituen Gipuzkoako herri bat da. Deba ibaia, lehen nabigagarria zena, handik pasatzen da. Eta haraino iristen ziren Indietako produktuak: banilla, kakao, azukre, espeziak, kanela, kafea..., eta elizaren ondoan zegoen –oraindik ere han dago– denda batean saltzen ziren: Saint Gerons txokolateak ( ikusi www.chocolatesdemendaro.com). 1850. urtea zen

Begoñaren senarrak herentzian hartu zuen etxe hura. Etxebizitza, denda, txokolate lantegia eta kakao errota, dena batera. Orduko, baziren bi urte ez zela han batere lanik egiten. Eta uda hartako arratsalde batean, erdi serio erdi txantxetan, Begoñak senarrari eskatu zion errota hura erabiliz txokolate egina prestatzea. Jolasean hasi zena, mundu osora txokolatea esportatzen duen enpresa bihurtu zen.

Senarra gogoratzen zen oraindik nola funtzionatzen zuen haurtzaroan ezagutu zuen errotak. Txokolate eginaren “esperimentua”  hain ondo atera zen, non Begoña bonboi batekin lehenbizi eta gero trufa batekin saiatzea animatu baitzen.

Bera beste lanbideetan aritua zen, izan ere gizarte-laguntzan eta pedagogian, baina txokolate trebaketa hastapenen ikastaro bat egin zuen Leonen, eta han eskuratu zituen txokolateari buruzko oinarrizko ezaguerak. Gero Frantzia eta Belgikako beste etxeekin harremanetan jarri zen, beti izan baitira gai hauetan onenen artean aipatuak.

Eta saltzen hasi ziren. Mendaroko zaharrak harri eta zurezko denda zoragarri hartaz oroitzen ziren. Hiru urte geroago, Donostian eta Bilbon ireki zituzten dendak. Artisau txokolatea da, kalitate onenekoa.

Denda barruan ikusi daitekena

Opus Dei nola ezagutu zuen galdetu diodanean, 1976ko ekainaren 26a aipatu dit, San Josemariaren heriotzaren lehenengo urteurrena. Etxez aldatu berriak ziren. Ez zuten eserlekurik ez mahairik, ogitarteko bat bakarrik afaltzeko. Eta telebistaren konexioa ondo zegoen ala ez ikusi nahi izan zuten. Piztu zutenean, Opus Deiri buruzko dokumental bat ematen ari ziren. Bertan, San Josemaria azaltzen zen, pertsona multzo handi baten artean filmatutako solasaldi batean, Jainkoa ezkon bizitzan eta eguneroko zereginetan aurkitzeaz hitz egiten.

Berak datua ondo gorde, baina bi hilabete geroago arte ez zuen beste ezaguerarik izan.

Orduan “Sukaldaritza ikastaroak etxeko langileentzat” ikusi zuen iragarpen batean, Opus Deiko emakumeek zuzentzen zituztenak Donostian. Lolitari, bere etxean lan egiten zuen emakumeari, ikastaro hori egitea proposatu zion. Lolitak onartu zuen. Ez zekien orduan ez irakurtzen, ez idazten, bere etxean –ijito etniakoak ziren– ezin izan baitzuen ikasi. Handik denbora gutxira, Begoña inbitatu zuten Koruko Ama Birjinaren elizara erretiro batera.

Mendaroko Dorrea

Begoña supernumeraria da ordutik eta, nahiz erretiratua dagoen hilabete batzuk ezkero, enpresa bultzatzen jarraitzen du. Orain bere hiru alaba ari dira lanean. Haien aholkulari bihurtu da, eta bere esperientzia pasatzen saiatzen da.

Opus Deira hurbildu zen arte, oso gutxi egiten zuen otoitz; izan ere, bere seme-alabek ikastetxe laikoetan ikas zezatela nahi izan zuen; baina Goldatz (Surco) liburuaren 498. puntua irakurtzeak “lehen, patatak zuritu besterik ez zuen egiten; orain, patatak zurituz, santu egiten ari da” kolpe izugarria sortu zion ariman. “Egiten ari zaren gauzen bidez Jainkoa ukitzea, horixe da aurkipenik handiena” dio.

“Egintzak argi berriz argitu du nire bizitza zentzu berri bat eta alaitasuna emanez, baita gurutzea gehiago sentitzen denean ere” dio jarraian. Izan ere, gurutzea familia honetan azaldu izan da bai oinaze fisiko bezala, bai gaur egungo gizartean familiei sortzen zaien beste problemen moduan ere: “Opus Deik gogorarazi dit gurutze ondoan egotea Kristoren ondoan egotea dela. Eta egia da Gurutzearen ondoan aurkitu dudala, emana izan zaidan bakea eta baretasuna.

Begoña beti lanean dabil, beti proiektuak eta gurariak daramatza buruan. Asko gustatuko litzaioke Txokolate Adiskideen Elkarte bat sortu Gipuzkoan eta interes bera duten pertsonak ezagutu, berak sentitzen duen txokolatearen grina kutsatu, ikastaroak prestatu eta kakao landaketa inportanteak dauden lekuetara bidaiak antolatu.