Arantzazu topaleku

ISSA eta TECNUNeko unibertsitarioak parte hartu zuten aurten ere, Donostiako Elizbarrutiak antolatzen duen martxan

Azken berriak

Urtero bezala, ISSAko eta TECNUNeko unibertsitario talde bat Arantzazura joan zen, erromes, Aieteko Gurutziaga parrokiarekin, Pedro Albisturi parrokoa eta ISSAko Irakasle eta Kapilau den Rafael Hernandez Urigüen bilbotarra buru zutela.

“7.30etan abiatu ginen, eta Lorean eta Lasarten gelditu ondoren Oñatirako bidea hartu genuen. Lehenengo aldapetan berotu ginen eta segituan harrapatu genuen pankarta. 9.30etan hasi zen Arantzazuko ibilaldia.” Horrela kontatzen zuen Rafak egun berezi honen hasiera.

Euria eta eguzkia tarteka, elkarren segidan. Ibiliaren bi orduek zer aipatu askotxo ematen dute. Hauek dira gazteenen iritziak:

Miguel Angelek: “edade guzietako jendea ikustearekin harritu nintzen. Zortzi kilometro hunkigarri izan ziren, nabari zelako denen borondatea bakea lortzeko, espiritu-eraberritzearen, elkarrizketaren eta otoitzaren bitartez.”

Carlotak (ballet irakaslea): “Nafarra naiz eta nire larunbatetako klase ordutegia aldatu behar izan nuen Arantzazuko ibilaldian parte hartzeko. Oso bidaldi atsegina izan zen. Pentsatzeko astia izan nuen, hitz egiten zitzaigun eta kantatzen genuen bitartean... Errepikatuko nuke.”

Javierrek: “indarberrituta itzuli nintzen, hainbeste jende batera ikusirik, han arnasten zen giroa, gogoa bilduta eta otoitzean. Gotzainaren mezua ere, bakeari eta maitasunari buruz, gustatu zitzaidan. Denok geure esku dugun aukera bat da, bihotz berritzeko, otoitz gartsua egiteko eta gotzainari eta Elizari laguntza emateko.”

Alvaro 14 urte zituenetik Latinoamerikan boluntario gisa ibili izandakoa da; zera zioen: “bigarren aldiz etorri naiz ibilaldi honetara. Aparta izan da. Adiskide onekin etorri naiz, pertsona eta egoera desberdinen alde errezatzeko. Bidean, pentsatzeko eta hausnartzeko luxua izan dugu, gizartean kristau bezala dugun egoeraz. Hau dena, ingurumari miragarrian hondatzen ziren bertso eta erlijio-kantuekin. Laburbilduz, GURE BIHOTZ BERRITZEA AREAGOTZEKO egun aproposa.”

Mariak: Bi adiskiderekin eta Donostian bizi diren Nafarroako Unibertsitateko beste unibertsitario batzuekin joan nintzen Arantzazuko erromesaldira. Aieteko parrokiko autobusean egin genuen joan-etorria. Uste nuen asko nekatuko nintzela, baina ez zen horrenbesterako izan: poliki gindoazen. Pankarta eramaten lagundu genuen, eta beste kideekin hizketan aritu ginen. Oso bizipen ona izan zen. Espero dut errepikatzea datorren urtean.”

Javierrek: “Hasteko, euskaraz abestu nuela esan nahi nuke, gutxi jakin arren, eta nire ustez abesti politak ziren. Ematen zen mezua ere atsegin zitzaidan: “Igo gainera eta zabaldu begirada”. Nire ustez, kristauontzat errealitatea izan behar du horrek: ez dugu bizitza kaskar batean gelditu behar, ezin dugu tentelak izan behar. Hurbil geratzen zaigu guri Jesukristoren mezua: Jaungoikoa maitatzea eta lagun hurkoa maitatzea. Horregatik, gorantz begiratu behar dugu, eta “gure begirada zabaldu”. Horretarako joan ginen Arantzazuko santutegira, Ama Birjina gure Amari gure alde agertzeko Jaungoikoaren aurrean. Gainera, larunbatean jaurtitako mezua ez da bakarrik kristauentzat, aditu nahi duten guztientzat baizik. Gure burua jaso behar dugu, begiak zabaldu, pertsonen arazoak nola konpondu bilatu, eta ahal dugunean lagundu.”