Aiete Ikasle Egoitza nagusiak haurren prostituzioaren aurka.

Austrian Sinfoniettak zuzendutako Kontzertuaren irabaziak SOMOSUNO GKErentzat izango dira.

Giza jarduerak

Bostehun pertsona baino gehiago egon ziren joan den azaroko 27an Aiete Ikasle Egoitza Nagusiak antolatutako musika klasikoaren kontzertuan Asiako haurren prostituzioaren aurka. Mozarten Adagio eta fuga do minoren izan zen aukeratutako obra, eta Austrian Sinfoniettak interpretatu zuen Iñigo Pirfano orkestra zuzendari euskaldunaren batutapean Aiete Gurutzeaga Parrokiaren barruan. Kontzertua itxi zuten Elvia Sánchez kontrabaxuak eta Ainhoa Zubillaga kontraltuak Pergolesiren Stabat Mater interpretatuz.

Jasotako funtsak Thailandiako SOMOSUNO GKEri zuzendu zaizkie bere eskolatze lanen alde.

Ekimen honen bidez, Aiete Ikasle Egoitza Nagusiak Aiete Gurutzeaga Parrokiarekin batera, “lehen mundua deitutako gizarteei baita azpigaratutako herrialdekoei hainbeste kalte egiten dieten arazo sozialekiko sentsibilizazioa sustatzea” bilatzen du. “Egoera horiek hausnararazi behar digute, egite hauekin gutxietsiei lagundu beharrean, haien hondamenari laguntzen zaiola, gurearekin batera” esan zuten antolatzaileek, pozik kontzertura joan zen unibertsitateko ikasle kopuruagatik.

Beste egoera horiengana hurbiltzeko modu bat bezala eta euskal unibertsitateko munduaren sentsibilitatea sustatzearren, mundu guztiko musikalariek osatzen duten Austrian Sinfoniettakin musika kontzertu hau antolatzea aukeratu zuen.

“Espero dugu gure artean hurbiltasuna bilatzeko, eta gure inguruan baita urrutiko herrialdetan dituzten arazoetatik at ez bizitzea beharrezkoa dela jabetzeko balio dezala bilera honek” esan zuten berriro Donostiako Ikasle Egoitza Nagusikoek, urtearen zehar beste halako ekitaldiak antolatzeko asmoz.

Kontzertuaren irabaziak Thailandian eskolatze programa garatzen duen SOMOSUNO GKErentzat izan dira. Ekitaldiak erakunde pila bat bateratzea lortu du ekitaldi honen laguntzaile bezala: Eusko Jaurlaritza, Kutxa, Diario Vasco, Tecnun.