"Afrikako garapenaren giltzarria hezkuntzara iritsi ahal izatea da"

Rafael Gortazar, fisiko bilbotarra, Kenyako ikastetxe ospetsuenetako baten zuzendaria da

Giza jarduerak

Rafael Gortazar, fisiko bilbotarra (1950) ia berreogei urte daramatza lanean hezkuntza alorrean, irakasle eta zuzendari bezala. Eta horietatik, hogeita hamairu Kenyan aritu da, 1977an hango hiriburura, Nairobira, heldu zenetik.

Gortazar 1995tik hona Strathmore Schooleko zuzendaria da, Nagusia. Strathmore School Afrikako ikastetxeen artean onenetako bat da. 700 ikasle eta 40 irakasle ditu. Urtero Kenyako bi mila baino gehiago bigarren hezkuntzako ikastetxeen artean lehenengo hamarren artean kokatzen da. Berak pentsatzen du faktore desberdinak batzen direla hori lortzeko: “gurasoen protagonismoa, irakaskuntzaren kalitatea eta ikasleei baloreak irakastea”. Orain diru-laguntzen funtsa sustatzen ere lan egiten du,  baliabide gutxiko ikasle gehiago ikastetxera iritsi ahal daitezen.

Gortazarrek uste du “hezkuntza dela Kenyaren garapenerako giltzarri bat” eta herri horrek ahalegin izugarria jartzen duela “goi-mailako hezkuntzara gero eta jende gehiago iritsi ahal dadin”, azpimarratzen du.

“Berezko ondasun eskasekoa bada ere, dio, Kenyan garapen handia itxaroten da, populazioaren artean hezkuntza ona izan duten pertsona ugari baitago. Kenyak erizain, irakasle, acountants ... etab. esportatzen ditu beste naziotara”.

GAZTEDIA, ANTZEKOA ETA DESBERDINA

Bere esperientzian oinarrituz, Afrikako gaztediaren eta gure gazteen artean dagoen antza azpimarratzen du, mendebaldeko baloreak gero eta eragin handiago dutelarik. “Esan dezaket, ordea, gehienetan motibazio handia dutela bere buruari uko egin, gogor ikasi eta unibertsitatera iristeko; ez dira hainbeste kexatzen, kontsumoari begira neurritsuagoak dira, solidaritate gehiago dute pobreekin ... gainera familia oso garrantzitsua da beraientzat eta haraindiko gauzei irekiak daude, ez da gauza erraza ateo dela azaltzen duen bat aurkitzea. Abegitsuak dira gainera, eta errespetu handia diote adineko jendeari.

Saskibaloi taldea ospetsua

Europarrok badugula, Afrikari dagokionez, ikuspuntu desegokia pentsatzen du. Alde batetik “Afrika asko daudelako, oso desberdinak, ezaugarri , behar eta lehentasun desberdinekoak. Gauza bera diot Kenyari buruz. Badaude gutxienez, bost Kenya; arraza zuriko ‘expatriates’ena, nazioarteko organismoetan enbaxadetan eta multinazionaletan lan egiten dutenena; afrikar dirudunena (ustelkeria handia dago hauen artean); erdiko klaseko langileak; Nairobi inguruko txaboletan baldintza penagarrietan bizi direnak; eta nekazaritzako ingurutan bizi direnak ... Ez dakit nola ikusten duten Afrika europarrek ... baina legez kontrako inmigrazioari begiratuz ikusiko balute ... ikuspegi oso partziala eta itxia litzateke.

ZENTRO INTEGRATZAILEA, IREKIA

Irakasle bezala Strathmorera heldu zenetik 1977an, “ingeles gutxi zekiela eta Fisika eskoletara ikasle bezala joanez terminologia lortzeagatik”, Rafael Gortazar hezkuntza zentro honen garapenean parte hartu du. Hasieratik “proiektu integratzaile bat izan zen, horrela nahi izan baitzuen espreski Opus Deiren fundatzaileak, kolore, arraza eta erlijio guztietako ikasleak izan zitezen; hori berrikuntza handia izan zen, denbora kolonial hartako mugatze estuak kontuan hartuta, erabateko banaketa baitzegoen, eta Nairobi sektoreetan erdibituta (afrikarrak, europarrak, hinduak, musulmanak). Ez zuten inola uste ikasgela berberetan eskolak izango zituztenik.

Rafa Gortazar ekitaldia batean

GURASOAK, PROTAGONISTAK

Gurasoen protagonismoa errazteagatik, Gortazarrek ekitaldi pila bat sustatzen ditu beraiekin. “Gurasoak eta irakasleak ikuspegi berdina izan behar dutela beren semeek jaso behar duten hezkuntza, moral eta erlijioso hastapenei buruz. Horrela bakarrik izango da eraginkorra eta koherentea hezkuntza prozesua”.

“Hainbat guraso oso egoera desberdinean hezi direla” azaltzen digu; “asko nekazaritza inguruetan, TV, telefono mugikari, internet eta autorik gabe, mendebaldeko eraginik gabe ... horregatik eskertsu daude Strathmoren jasotzen duten laguntzagatik, ikastaro eta bileren bidez”.

Mendia ere zoragarria da

Gortazarrek azpimarratu nahi duen azken alderdia da “giza bertuteetan heztea, gauza materialak, garbitasuna eta ordena zaintzeko”. Ikasleek izan duten heziketa eta haien etxeen kalitate eskasa dela medio, baita haien familiak nekazariak izan direlako, artelanak ezagutu ez dituztelako, etab., herri horren kulturak badu gauza materialak, garbitasuna eta ordena gutxi zaintzeko joera.

Rafael zortzi senideetan zaharrena da eta  Areetara itzultzen denean harrituta geratzen da bere denborako gauzak nola aldatu diren: oinezkoen kaleak, errepide ongi margotuak, txukuntasuna, ordena, gustu onez egindako gauzak ... Areetako hondartza garbi, Nervion arrainekin!, Abrako kaiak paseatzera bultzatzen duela, Zubi esekia ... Oroipen ederrak ditu ere Irlandesen eta Gaztelueta ikastetxeez, “han hasi izan baitzen hezkuntza eta gaztediaren aldeko bere joera”. 

Irudiak dena esaten du

Pedro Migel Etxenikeren ikasturte berekoa eta haren lagun, Donostian igarotako urteez oroitzen da, danborradak et neguko futbol partiduak Kontxako hondartzan. Mendizalea “ia Penintsulako tontor altuen guztiak egin genituen, eta, nola ez! Euskal Herriko guztiak. Horren falta sentitzen dut, baina hemen ere baditut aukera onak”.

Hara iritsi zeneko oroipen ederrak gordetzen ditu Gortazarrek, baita ere eskola oporretan familiei egiten zien bisitez haien herrietan: “Mombasatik gertu bizi zen familia bat bisitatu nuen lehenbiziko batean, kokondo eta txabolen erdian, beharrezko agurrak egin ondoren, oilo korrikalari bat eta laban bat eskaini zidaten. Gonbidatu nagusia nintzenez, oiloari lepoa moztu behar nion, gero prestatu eta ospe handiz jateko. Hauxe da ‘Cultural Shock’earen zati bat: harrera handia, ezin ukatu dituzun gonbidapenak bazkaltzera ...”