36 urte, auzo laborista batean hautatua, Kelly ministroak harrituta uzten du jendea Opus Deikoa delako

Ruth Kelly-ren deklarazioak BBCri, bere fedea eta erantzukizun politikoaren arteko harremanei buruz

Norberaren lekukotasun

Joan den urtarrilaren 23an Kellyri elkarrizketa bat egin zioten BBC telebistako lehen kanalean, goizeko programa batean, eta bere fedea eta erantzukizun politikoaren arteko harremanei buruz deklarazio batzuk egin zituen:

“Nik, beste edozein politikok bezala, badut pribatutasun maila bat nire bizitza pribatuan. Gogo bizitza pribatua daukat eta horri buruz erabat egiazalea naiz. Jendeak badaki katolikoa naizela eta benetan gainera.

Opus Deiren laguntza daukat gogo bizitzan, eta hori ondo dagoela uste dut. Espiritu arazo pribatuak dira. Politikoek bizitza pribatua izateko eskubidea daukate. Garbi daukat, gobernu honen kide naizenez, gobernuaren politikari dagozkion erantzukizun kolektiboak ditudala, beraz, hezkuntzaren Exekutibo erantzule kide bezala badudala ere erantzukizuna osasuna departamentuan, nazioarteko garapenaren laguntzakoan etab… aurrera eramaten diren politika bideetan.

Politika hauek, hain zuzen ere,ez ditu gobernu laboristak bakarrik aurrera eramaten, baizik eta Parlamentuak onartzen ditu. Nahiz eta kontzientzia gaiak badiren, eta gai horietan, noski, nire ikuspegia ohi den bezala azalduko dudan –horietako gai gehienak boto librekoak baitira- gobernuko kide naizenez politika horien erantzukizuna daukat eta nire departamentuan horiek aurrera eramatearena ere bai.”

Orain bi urte arte, Opus Deiren izena –500 kide ozta-ozta Erresuma Batuan– nekez ezagutzen zuen britainiar arruntak. Gaur ezagunagoa da, nahiz eta oker, El código da Vinci dela eta. Kellyren kasua deigarria gertatu da Atlantikoaren beste aldean eta horrela idazten zuen George Weigel analista katolikoak www.the-tidings.com-en:

“Mitoak hausten dituen emakume bat izatea izan da benetan Kellyrekin “Buttiglione tratamendua” erabiltzeko arrazoia. Egunez egun, bere ageriko bizitzak faltsukeria hau ezeztatzen du: XXI. mendeko benetako ageriko katolikotasuna faxismo hasiberri bat dela. Izan ere, nork leporatu diezaioke modu sinesgarrian arrakasta handiko sindikalista bikain honi horietako kontserbadore izugarri bat izatea?

Ruth Kelly 1968an jaio zen Iparraldeko Irlandan familia katoliko baten barruan. Londresera aldatu ziren indarkeriatik ihes eginez. Oxford-en eta ekonomiako London School-en graduatu zen. Urte batzutan zehar ekonomiaz idazteko erantzukizuna izan zuen The Guardian-en. 1997an, ezkondu eta urte bete ondoren, Erresuma Batuan kontserbadoreek toriek agintetik baztertu zituztenean, haren argazkiak parlamentario laborista berri bezala Bolton Westen deigarriak gertatu ziren: 29 urteko emakume haurdun gazte bat kanpaina egiten eta Parlamentura iristen. 2001ean Ekonomiako Ministerioaren idazkari izendatua izan zen. Eta joan den abenduan Hezkuntzarako Ministro. Horrela Kelly anderea britainiar historiako ministroetan gazteena bihurtu zen.

Izendapenak ez du harrera ona izan zirkulu feministetan, emakume ezkondua baita (behin bakarrik eta pozik), eta lau seme-alaba baititu, bizitza eta familiaren babesle sendo izateaz gain.

Hezkuntzako Ministroa denez, Kellyren eskuetan mila milioi libra daude Unibertsitate ikerketa proiektuetan banatzeko. Inork ez du zalantzan jartzen dirua ongi erabiltzen dakiela, Ekonomiatik pasa ondoren, baina zenbat diru joango da zelula ama lortzeko giza enbrioiak desegiten dituzten ikerketetara?

Robin Lovell-Badge, Ikerkuntza Medikoko Institutu Nazionalean garapen genetikoaren zuzendaria, The Times-en Hezkuntza eranskinera jo zuen kexaka eta Estatu Batuekin erkatzen zuen egoera, non Bush presidenteak, urteak direla, enbrioi zelula amen ikerketaren finantzaketa federala blokeatu baitzuen.